Antzuola (Gipuzkoa)

Gari-jotzearen inguruko azalpenak; lexikoa

Gari-jotzearen inguruko azalpenak; lexikoa <p>Gari-jotzea noiz egiten zen, nola. "Matxakia" esaten zitzaion mahaiari. "Zendorra". Gari-jotzeko mahaiaren azpian, "altagarrixa" egoten zen. Umeek lastoa sabaira karriatzen zuten, neguan abereei emateko erabiliko zena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-064-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gari-jotzea noiz egiten zen, nola. "Matxakia" esaten zitzaion mahaiari. "Zendorra". Gari-jotzeko mahaiaren azpian, "altagarrixa" egoten zen. Umeek lastoa sabaira karriatzen zuten, neguan abereei emateko erabiliko zena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Han jarraittu in bihar jako makiniai. Han mutillak jartzen dia, bi mutil sartzen, bat alde batian, "matxakia" esaten jakon, eta bestia. Eta harek mahai bat eukitzen dau hortara, aurrian mahai bat. Batek ein bihar izeten zeban, bueno, hortarako sendorrak eruan eta han bota. Bizkarrian eruaten zan; edo bestela leran eruaten bazan be, edo burdixan. Edozein modutan be behintzet etxe inguruan askotan, etxe ingurura eruan eta gero mutillak bat edo bi sendorrakin, bizkarrian eruan eta bota.
- Sendorra zeri esaten dotsazu?
- Sendorra ba, ba makillia gaiñera lotzen ibilli barik, sokiakin lotzen ibilli barik itten zan, ba abar biguna, abar berdia hartu, abar berde hori ipiñi hamen, lurrian bota, eta han erdi inguruan azauak, pillau azauak. Bueno ba, ya nahikua dala pentsautakuan, hartuko zeban beheko puntatik, beste besuakin hartuko eban goiko puntia. Hartu, estutu puxkat, da!, bizkarrera. Eta harek ez zeban eukitzen ez lotzen eta ez soltatzen lanik. Aillegautakuan, ganbarara aillegautakuan, bla!, pillara. Han zuzen bere posturan ipiñi, zeatik eze bestiak botatzen dabillenai kurioso komeni jako lagatzia, hartu, han ez dago berriketan egoteko astirik. Harek hartu eta da! mahaixan ipiñi bihar dau: aldiko bi, ta!, da!, ta!, da! Mahaixak eukitzen dau alturia ba petxu ingurura artekua, gerrittik gora behintzet mahaixan alturia, bai. Eta gero harek, matxakan zebitzenak eukitzen zeben altagarrixa azpixan.
- Altagarrixa?
- Altagarrixa ba kaja batzuk, edo anega erdikua edo egoten zien basarrittan ba, bat anegia, garixa neurtzekua. Bat anegia esaten jakon, bestia anega erdikua, eta horrek be zerbitzen zeben hortarako. Altagarrixa. Ipiñi alde banatan matxakiai. Eta harekin ein bihar dabe, bi mutil, onenak jarri bihar zien han, han abuentau ein bihar da. Hango hautsa! Bueno! Zeatik eze haura sartu bihar dabe lehenengo postura baten hartu, berak mutillak atzekuak ipinitta bezela hartu postura baten, rau! ra!, hauxe eskuekin eraiñ, da! Buelta erdi emon, drau!, da!, harrika bota bihar dabe harek. Eta gero han, loturan, loturia itten jakonian, geratzen zien buru bat atzian, atzerauan, bestian parera aillegau ezinda, eta orduan ez zan batere garirik galdu bihar, dana aprobetxau bihar zan, ba ieteixakin, harei botatzen jakuen bi, emakumiak, gizonezzkuak, dana dala, emakumia asko ibiltzen zan. Ieteixakin hartu, haura kendu, eta han geratzen zan haura. Eta gero mutikuak ero ibiltzen zian sapaira karriatzen. Lastua, haura ganauendako negurako gordetzen zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia