Oñati (Gipuzkoa)

Gau-eskolan ikasten

Gau-eskolan ikasten <p>Bost-sei urterekin hasi zen eskolan. Itaurrean (idien aurrean) egin behar zenean, ezin izaten zuen eskolara joan. Jesus Za&ntilde;artuko eskolan gustura ibili zen, baina auzoko eskolaren inguruko oroitzapen txarrak ditu. Gau-eskola izan zuen gogoko. Marrazketa ikasteko, Garai lantegiak ordaindutako gau-eskolak jaso zituen. Matematikak aparte ikasi zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-075-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost-sei urterekin hasi zen eskolan. Itaurrean (idien aurrean) egin behar zenean, ezin izaten zuen eskolara joan. Jesus Zañartuko eskolan gustura ibili zen, baina auzoko eskolaren inguruko oroitzapen txarrak ditu. Gau-eskola izan zuen gogoko. Marrazketa ikasteko, Garai lantegiak ordaindutako gau-eskolak jaso zituen. Matematikak aparte ikasi zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Umetan eskolara zenbat urtekin hasi ziñan?
- Bostekin-edo, bostekin edo seikin, sei igual, ez dakit, hori ez otsut esango zenbatekin, sei igual.
- Eta zuri pasatzen jatzun lanak in biharra baserrixan eta ezeittela joan eskolara.
- Ittaurren in bihar dala ta, ittaurren ibillitta egongo haiz ba.
- Ni ez.
- Ez? Ittaurreko denporan eskolara ezin fan. Gu gaiñera faten giñan txandaka, gaur zuk geratu bihar dozu, bixar... holaxe. Ittaurren...
- Gustau itten xatzuen eskolara fatia?
- Ba, ni Zañartun gustora ibilli nitzan. Hemen ez, hemen hutsa bihar zeben bixkarrekua emuteko, eta hemen ez, baiña han bai, Zañartun bai. Maristetan-ta gure anaia-ta ibilli ziran ta, gustora ibilli ziren. Ni gero ibilli nitzan gustora, gero, soldautzatik etorri eta gero.
- Gau-eskolan.
- Gau-eskolan, gau-eskolan ingo nittun nik lau bat urte, ingo nittuan. Pittin bat zeozer, zeozer-zeozer ikasteko. Gero irakurteko afiziñua pittin bat euki neben ta ba.
- Eta nun, herrira faten ziñan?
- Bai, baiña zerien herrira, fabrikatik faten giñan e? Garaittik orduen bialdu itten geuzen, eta gero nere kontura be bai. Fabrikatik bialdu itten geuzen. Itten gittun hiru hillabete-edo, hiru hillabete-edo itten gittun fabrikatik. Fabrikiak pagaitten eben eta gu faten gitzan eskolara.
- Eskola jenerala ikastera edo fabrikako gauzak?
- Fabrikako dibujua emuten oskuen asko. Guk partikular eskatuta urte beten in geben matematikak, emun oskuen geuk eskatuta. Maixu Marista zan direktore itten ebenak, emun oskun matematikak. Eta ondo, ni han gustora, eta hantxe ikasi nebela puxka bat. Uste dot hantxe ikasi nebela.
- Eta zuk zenbat urte ibilli ziñan Zañartun hona etorri aurretik?
- Ba gerria akabo arte. Ni gerria akabo arte.
- Zañartun.
- Zañartun. Ni sei urtekin fango nitzan Zañartura bai, seguramente, sei urtekin, gerria hasittakuan sei urte ta akabo zan “treintay nueve”ian edo “cuarenta”n-edo, eta ni hemen geratu nitzan, Madalenan geratu nitzan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia