Segura (Gipuzkoa)

Anaiak gerran izandako zorte ona

Anaiak gerran izandako zorte ona <p>Joxeren anaia zaharrenak hiru urte eman zituen gerran borrokan. Hainbat lekutan ibili behar izan zuen. Behin balak irrist egin zion eskuan; zorte ona izan zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-019-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Joxeren anaia zaharrenak hiru urte eman zituen gerran borrokan. Hainbat lekutan ibili behar izan zuen. Behin balak irrist egin zion eskuan; zorte ona izan zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuk euki zendun familikon bat gerraa junda o frentea junda?
- Anaie, zaharrena, hiru urte pasau zittun.
- Ta nun pasau zittun?
- Leku askotan. Hoi Teruelen ta... leku askotan ibili zan, e?
- Ta, ordun, garai hortan kintoa zan ta eaman ein zuen? O nola izaten zan?
- Soldaduskatik librauta zeon, soldadu izatetik. Numeron o ez dakit zer, librauta. Ta geo, zea, gerraa jun behar. Bai... Ta eze ez zon izan, e? Behin pasau omen zikon esku gaiñen balea [jarri] irristen holaxe, zean, kanpamentun zea goiei helduta zeola, hantxe, xiiiii, beste ezer ez, ez do izan. Ta hori bastante zean ibilitakoa, teniente edo komandante baten asistente aitzenen. Ordun ondo, asistente. Baiño aurretik beste izen batekin zea, harek esaten zion "holako kapitanai esaiok hau eitteko o bestea eitteko" ta aurrea junda, frentea junda, ibili behar. Holako zeak ein zittun. Bai. Baiño ez zon /etzon/ eze izan!
- Suertea euki zon ordun?
- Suertea!
- Baiño ikusi ikusiko zittun, e?
- Bai hoixe! Galduta´re bai mendin gauen! Ta deskuidau balitz, beste aldea pasau! Bai...
- Beste aldea?
- Beste aldea errez pasau zaiken han! Bata zean ta holako lekutaa, noa zein aldetan zeren... gauen zer dakizu ba?
- Bai, bai...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia