Azpeitia (Gipuzkoa)

Soldaduek ganaduak eraman

Soldaduek ganaduak eraman Osaba gerratik ihesi zihoala hil zuten. Soldaduek ganaduak kentzen zizkieten baserritarrei, batailoietan zer jan edukitzeko. Karlistek herri bat hartzen zuten bakoitzean, eskola-umeak kanpaiak jotzera joaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-091-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Osaba gerratik ihesi zihoala hil zuten. Soldaduek ganaduak kentzen zizkieten baserritarrei, batailoietan zer jan edukitzeko. Karlistek herri bat hartzen zuten bakoitzean, eskola-umeak kanpaiak jotzera joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jendek alde egin behar izan zun herritik, Urrestildikan kanpoa ihesi?
- Ihesi, nere osaba´re ihesi zihoala garbitu zuen. Solterue. Ordun errez hiltzen zuen.
- Ganaduik o, etxetikan...
- Bai, kentzen zizkuben. Kentzen zituen txahalak eta, batalloiak badakizu zenbat, zenbat jende! Eak han, karnizeruek eta eak hil ta eak preparau ta eak jan, ta. Txahalak-ta ematen zituen, hartu baserritik sokatik, ta ez pagatu ta ez ezer ein gabe.
- Zuenetik eaman zuen?
- Guretik bat eaman zuen. Ba ordun ez zeon ezer esaterik, bestela...
- Ixilik eon behar.
- Bestela [...]. Hola zan gerra denborako haseria. Ta gero bukatu zan. Gero gu eskola juten giñan pixkat bat, asko ez. Juten giñan ta, herri bat hartzen zuenian karlistak, herri bat hartzen zuenian, kanpaiek jotzea juten giñan. Ordu bete bat eo. Maisua, maisua´re karlistia zan ta "Benga, eman horri!". Sokai, kanpaiei "tan-tan-tan-tin-tan-tan". Ta baserritan galdezka "Ze herri hartu due? Ze herri hartu due?", "Ba holako herrie hartu due".
- Eta zuek nundik enteatze ziñeten ze herri hartu zuen?
- Hori enterauko ez giñen ba! Beak jotzen zitun kanpaiak!
- Baiño esan nahi det ze herri zan, gaur bezela ez telebisio, ez radio, nola enteratzen ziñeten?
- Kanpaiek aitzen zianian "Zein herri hartu due?".
- Herrin bat hartu zuela bai, baiño zein hartu zuen?
- Bai, bai. Seitun zabaltzen zan.
- Zabaltzen zan?
- Bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia