Migel Gurrutxaga Lesaka
Urrestilla auzoa; Azpeitia (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Urrestillan jaioa 1929an. Aita Eizagirre baserrikoa eta ama Arregikoa zituen, eta sei anai-arreba ziren sendian. Eskolan, Urrestillan bertan ibili zen. Baserriko bizimodua gertutik ezagutu izan du. 16 urte zituela, Urrestillako Santos Olazabal perratzaileak aukera luzatu zion perratzaile ofizioa ikasten hasteko. Halaxe hasi zen, Urrestillan bertan, langintza hori ikasten. Gazterik joan zen Zumarragako Eitza auzora perratzaile lanetara; bertako perratokian hasi zen lanean. Goizez perratzen eta arratsaldez 'Orbegozo' lantokian aritu zen urteetan lanean. Ganadu ugari perratu izan du idi-probetarako, asto-probetarako eta etxerako. Grabazio garaian, idiak eta bestelakoak perratzen aritzen zen inguruko herrietan eta Zumarraga-Urretxuko zenbait baserritan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZP-091 | 2011 | Urretxu eta Zumarragako ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute