Oiartzun (Gipuzkoa)

Aitaren ahaleginak semeak babesteko

Aitaren ahaleginak semeak babesteko Hemengo giyantia Goñi zen. Domingoren aitak ez zituen semeak mandoekin batera bidali militarrengana; baina ez zekien erdaraz, eta ezin zuen bere nahia eskatu. Goñik lagundu zion. Maxalengo hiru anaiak segidakoak ziren eta denei tokatu zitzaien soldadutza gerra garaian egitea. Giyantia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hemengo giyantia Goñi zen. Domingoren aitak ez zituen semeak mandoekin batera bidali militarrengana; baina ez zekien erdaraz, eta ezin zuen bere nahia eskatu. Goñik lagundu zion. Maxalengo hiru anaiak segidakoak ziren eta denei tokatu zitzaien soldadutza gerra garaian egitea. Giyantia.

Transkripzioa

- Utzi ziyotenin manduak bakarrik eta semik ez...

- Bai, 'ta hemen, geo giyantia zea zen ordun, Goñi. Goñi... Goñi 're hon ayekakua izango zen, hua zea, zapel haundiya, gorriyakin 'ta hemen borlakin 'ta biltzen zen hemen. 'Ta hua zen hemengo zea giyantia. 'Ta gue attak 'e ikatza 'ta maten Goñi horrei 'ta hoi 're izaun haundiya 'ta. Horrek 'e pixkat salbatu in zun gue atta. Horrek 'e hitz iñ itten.

- Karo.

- 'Ta gue attak 'e deus 'e enteintzen ez 'ta, zerbatte nahi, animua. 'Ta, mutillak kortzen, mutillak eta. Kastillanoz: " ¿ a dónde va usted, a dónde va? 'Ta ezin san, ezin san hijos 'e... Guk 'e ez dakigu biño, guk hombeste, hombeste sateko bakigu.

- Ordun ez.

- 'Ta geo Goñi hoi 're atzea 'ta aurrea billi zen. Horrek harrapatu 'ta: "ze pasatzen da Higinio?" "zerbatte saten naute 'ta ez dut enteintzen" 'Ta geo harek san: " honek esaten du manduak utzi 'o semik eta denak biali!" "Ez, ez, semik itxea bialtzeko" 'Ta ordun semik etxeatu. 'Ta geo, treintaiseiseko zea zen, kinta tokatu anaiyai. Anaiy zarrenai 'ta geo soldao jon ber.

- 'Ta zein zen Loiyolan 'ta ibilli zena, 'ta hankutsik torri zena?

- Inaxio difuntua. Hoa ez 'zute izautuko.

- Nik izautu nun.

- Izautu al zenun?

- Eta harrei ze in ziyon? Batei tokatu ziyon sodauxka ittia.

- Bai, hua soldao zon ordun sartua. Treintaizinkon.

- 'Ta hua zen Loiyolan zona? 'O... Zein zen Loiyolatikan zea in zena?

- Hua, hua, difuntua.

- Bai. Hua zer zen gerra hasi biño lenoztik sodao zona?

- Hala ingo zen! Lenoztik sartua izango zen! 'Ta geo beste anaiya tokatu 'ta geo hirugarrena tokatu zenin, aleiya, bitikan bat libre zela, ate zuten. 'Ta hala iondu zin puxka 'tin. 'Ta geo, geo... Zeatu, biali zutenin, bat bialtzin bestia jon.

- 'Ta nik len enteinttu ez dutena da...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia