Gerran eroritakoak, gurdiz Lesakara

Erlaitz inguruan fronte gogorra egon zen. Militarrak itzainen bila hasi ziren, zaurituak eta gorpuak Lesakara garraiatzeko. Domingo aitari bi semeak mandoekin bidaltzeko agindu zioten. Aitak erantzun zuen mandoak baietz baina semeak ez zituela bidali nahi. Eriyuk. Erittuk. Uztarriya, kurtela, kabilla, pertika.

Gerran eroritakoak, gurdiz Lesakara <p>Erlaitz inguruan fronte gogorra egon zen. Militarrak itzainen bila hasi ziren, zaurituak eta gorpuak Lesakara garraiatzeko. Domingo aitari bi semeak mandoekin bidaltzeko agindu zioten. Aitak erantzun zuen mandoak baietz baina semeak ez zituela bidali nahi. Eriyuk. Erittuk. Uztarriya, kurtela, kabilla, pertika.</p>
Hizlaria(k): Elizondo Lekuona, Domingo
Herria: Oiartzun (Gipuzkoa)
Proiektua: Oiartzuarren baitan
Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Jose Luis Lardi
Data: 2008(e)ko otsailaren 13a
Iraupena: 0:01:59
Erref: OIA-082/013
Kodifikatzailea: Ane Lardi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Transkripzioa

- Hota zein, zea, San Markosen zozten gorriyak 'o ezkerrak?

- San Markon eongo zin kontraiyuk. 'Ta hok hemendikan... Hemen, hemen mendi guziyak hartu zittuzten lembizi. Hemendik Erlaitzen 'e zea, frente gorra 'men zela. 'Ta geo hasi zin zeak, militarrak behiyakin 'ta zea, jendia eskaka hasi zen ayuda, herittuk eamateko. 'Ta zea, itzaiyak batzuk... Itzaiyak joten zin 'ta igual soldauk toritzetikan 'o ez dakit... Zerbatte iruitten difentia, zean uztarriyan... Zean, uztarriya kurterin eamaten zen ba kabilla, zeai pirtikan sartzeko . 'ta kabill hua aber zer zen 'ta pistola zelakun 'ta... Ez dakit, akaso broman 'o, broman 'ta ezin san zer 'zu ezin san hoa. 'Ta tartin eskualdunak 'e tokatzen dia 'ta haikin. Haik hemendik Oiartzundik Lesaka herittuk eamaten. Lengo bire zarretik ezin jonik. Bi soldao ezin eamanik gurdiyan. 'Ta geo gue attai eskatu manduak. Aleiya, bi semik bialtzeko mandukin, zea burniziyuk eamateko 'ta, Pikoketa 'ta, Erlaitzea 'ta. 'Ta geo san 'men ziyoten, beno, oaiƱ aurrea jon ber zutela 'ta aber mando hutsak biali 'o ben mutillakin. 'Ta ez, gue attak ez, manduak utzi 'ta mutillak erretiatzeko. Geo hala, gerra gerra ai zela, geo gue anaiyak soldao zoztela, Eibarren kusi manduak. "'Ta hara, hara hi, gue manduak hemen ttuk! Hemen zabiltzak gue manduak, hemen zabiltzak!" Bai izautu 're auro!

- Ez, zea!

- Joe!

- 'Ta geo nozpatte bukatu zen gerra 'ro, 'ta holaxen.

- Hala 're utzi ziyotenin...

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia