Domingo Elizondo Lekuona
Oiartzun (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Gaztetatik Ardotzen bizi bada ere, Masalengoa da Domingo. Oiartzunen hiru familia aritzen ziren mandazain: Masalengoak, Zuloagakoak eta Isatsenekoak. Hirurak ere auzoak, ergoiendarrak. Aitona hasi zen ofizio horrekin eta bere aitari utzi zizkion mandoak. Domingo beti egoten zen mandoei begira, eskolara joan baino nahiago zuen haiekin mendira joan, eta halaxe hasi zen mandazain lanetan, oraindik mutil kozkorra zela. Mandoekin mota askotako garraioak egiten zituzten, baina batez ere egur-ikatzarekin aritzen ziren; beraiek jaitsi menditik eta beraiek saldu. Butanoa eta gasa sartu zenean, egur-ikatzaren eskaera jaitsi egin zen eta lanik gabe gelditu ziren mandazainak. Ordurako, hala ere, Domingok ofizioa ongi ikasia zuen eta asko daki baso eta abere kontuetaz.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OIA-082 | 2008 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi - Jose Luis Lardi | ||
OIA-083 | 2008 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi | ||
OIA-114 | 2010 | Gipuzkoako zuhaizti motzak | Jose Ramon Agirre - Alvaro Aragon |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute