Oiartzun (Gipuzkoa)

Berrikuntzekin, ohiturak galdu

Berrikuntzekin, ohiturak galdu <p>Maxalengo arreba Irunera ezkondu zen, eta, anaiak lagunduta, ikatz biltegia jarri zuen. Anaia-ilobek, kalez kale saltzen aritu beharrean, biltegian uzten zuten egur-ikatza, eta, hartara, garraiorako denbora gehiago zuten. Gasa sartu zenean, sobera ziren egur-ikatza eta mandoak. Mandoak nola eramaten ziren. Toki izenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maxalengo arreba Irunera ezkondu zen, eta, anaiak lagunduta, ikatz biltegia jarri zuen. Anaia-ilobek, kalez kale saltzen aritu beharrean, biltegian uzten zuten egur-ikatza, eta, hartara, garraiorako denbora gehiago zuten. Gasa sartu zenean, sobera ziren egur-ikatza eta mandoak. Mandoak nola eramaten ziren. Toki izenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- 'Ta geo butanokin.

- Irunen 'e bai. Denin.

- Bai, bai. Irunen... Irunen kolan ioten zen jendia, zeakin izebakin.

- 'Ta izeba... Izebak eamaten al zun martxa? Hango almazenana?

- Bai. Harek... Attak harei eamaten ziyon 'ta, harek'e hango xoxakin harek 'e bizimorua atea!

- 'Ta zer zen hara ezkondua 'ro izeba? 'O...

- Irunen ezkondu izeba.

- 'Ta béak jarri zun almazena? 'O zeiñek jarri zun?

- Bai. Almazena... Attak laundi ziyon almazena jartzen. Geo... Almazenak 'e ber baitia. Jon 'ta rau eskatu 'ta martxa itteko.

- Bajon bat, bajon bat.

- Bestela kalez kale ibilli ber da mandukin saltzen.

- 'Ta harta attak han utzi 'ta...

- Han utzi 'ta apaldu 'ro in 'ta martxa mendira berriz. 'Ta harek berriz, kiloka kiloka kiloka saltzen zun.

- Difentzi erra.

- Hantxe denak aurpegiyak beltz beltz iñak eta.

- bueno!

- Itxia 're dena beltz beltz iña, zeak, sala! Hautsa!

- 'Ta holak hegu haizikin 'ta okerro gaiña!

- 'Ta denak bukatu zin 'ta, oaiñ, oaiñ butano 'ta, gasa 'ta.

- Biño, hoi, kambiyu hoi attak 'e bizittu zun? 'O zuek gehiyo? Attak 'e... Atta geldittu zen lanin gabe? Ze...

- Atta... Ez, atta geldittuxi zen, biño geo anaiya geldittu zen. Ni soldao jon nitzanin, anaiya... Anaiya bakarrik 'ta... Ya jon zin, hemengo lanak jon zin. Geo mendiyan 'e eskabadorak 'e sartuak baitia zea, mandun tokita, denin. Leno dena toki txarrea mandua, oan toki txarrea eskabadorak!

- Ordun puska mateiletakua baldin bazen iriyak.

- Iriyak.

- Eta eurra surtako 'ta ikatza baldin bazen manduak.

- 'Ta oan berriz, eskabadorak kablikin... 'Ta biria béak itten du!

- Hondatu 're bai bazterrak.

- Guk berriz, aitxurrakin biriak in ber mendiyan!

- Bire xorrak!

- 'Ta... Jon da, dena jon da.

- Hoi itten zenuten, e? Mandua sartzen ez, 'ta zionek...

- Geok aitzurrakin biria in, bai! Geok atxurrakin biria in 'ta, geo eurra txikittu 're ez baizuten zea... Zaon tokiyan txikittu! 'Ta guk hara biria in ber mendiyan!

- Txondar zolua tokatu ezkio ongi, txondar zolun...

- Geo leku batzutan bate biriik in 'be pasatzen zin, biño... Ez, leku askotan. Biria in ber.

- Zenbait malkarretan...

- 'Ta urrutina urrutina noa jon izandu zazte?

- Urrutin urrutina, zea, Berdabiyo 'ta.

- U...!

- Berdabiyotikan betik gora zeara, Goizuta ayeka. Arkikutza goiko muura. Prantsesan Gurutzia saten ziyoten. 'Ta handikan Artikutza. Ikatza! 'Ta Artikuztik geo kamionekin.

- A...!

- Geo hasi zin kamionak eta, geo Artikuztik kamionakin. 'Ta, Berdabiyotik 'ta oiñez itxea arratxin!

- Biaje erra!

- Berdabiyotikan kamiyua kruzatu 'ta Zaldiñen barrena (Aixtikon) betti, Paguan betti, zarran, zarran, zarran, zintzerriya juaz.

- Bai, atzeko...

- Atzeko mandua zintzerriya juaz.

- Alkarrei lotuak 'o ze, eamaten zenittuzten manduak?

- E?

- Elkarrei isatxetik lotuak, 'o...

- Bai, zeatik lotuak, goiko...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia