Bergara (Gipuzkoa)

Txondorrean sartzen zen egurra zelakoa izaten zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-088-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Egurra txikitzea zelan izaten zen. Txondorrean ipintzen ziren egur batzuen izenak. Lexikoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hori, eta aizkoriakin egurra ebateko ze ipintzen zenduen... nun jotzen zenduen? Egur, e...
- Egurra txikitzeko, holan...
- Egurra txikitzeko trangabela.
- Tranga...?
- Trangabela. Baiña hori txendor-zulora erun ta gero. Aurreti, aurreti bertan, dauen lekuan.
- Lurrian.
- Osea, bi metro ta erdiko hori ya lurrian eitten zan. Gero hara batu ta gero metroko hori ebaitzeko ta [... besteko]. Bateti besteko, ba, egur bat [...].
- Eta enborren bat erdittik jotzen zenduenian edo, hori zer zan? Erdittik...
- Pitzetzen? Pitzetu?
- Hori da...
- Bai, pitzetu. Egurrak pitzetzia.
- Zelan?
- Pitzetu.
- Bai, baiña...
- Ta zelan eitten zan?
- [...n] ifiñi ta "glaaassk!" Ta bestela, ba, zerakin, haundixa baldin bazan, ba, burdin-zirixa.
- Zelan?
- Burdin-zirixakin haundixa baldin bazan. Txiki samarra izen ezkero, ba, goitti behera aizkora haundixauak [ipintzen] zien ta... Aizkora haundixakin.
- Pitzatu ta gero zer zien horrek, bringak edo? Ez... Edo zelan...?
- Bueno, hori bringetu, ba, gutxittan eitten zan zerien.
- Zer da hori, bringatu?
- Pitzetu.
- Apurtu.
- Berdin da, ezta?
- Bai, pitzatu ta bringatu ta...
- Zuk pitzatu esaten dozu...
- Bai. Bringatu ta pitzatu berdin da.
- Berdin da...
- Ta bringia da zera, han geratzen dan zatixa bringia da gero.
- Bai, bringia. Hori konparaziño baterako, hau, ezta? Ba, hamen burdin-zirixa sartzen dozu, ezta? "Dast!" bi aldetara. Hori [izeten] da, ba, bringia. Bringatzia.
- Gero hor, egur txikitxuak ze izen zeuken? Azkenian jartzen ziran arakixak edo...
- A, bueno, arakixa izeten zan azkenian, formia etaratzeko, ezta? Ba, txikin-txikiñek hola ipintzen [mehe-mehenak]. Gero orbela gutxiao hartzen eben, ba, harek haura bueltia ondo hartu ezkero. Ta gero ahal dan zerena, ipiñi ta gero orbela. Bestela zulo haundixak han laga ezkero hamendik hona, orbela barrura sartzen zan ba, ta ahal dan gutxien barrura [sartuta ipiñi].
- Eta ezpalak? Ezpalak zer zien?
- Erabiltzen zien zeozetarako?
- Ezpalak? Ezpala, hola, mehia izeten da. Osea, aizkoriakin... hau da aizkoria, zera, ezta? Gero ertzetatik kentzen dozu ba pusketa mehiek?
- Bai...
- Ezpalak harek.
- Ta horrekin, zeoze eitten zenduen ezpalekin?
- Keba!
- Bazkarixa gertau ta...
- Bai, hortaraxe.
- Bazkarixa gertatzeko sua eitteko balio eben?
- Txabolan sua piztu!
- Bai?
- [Hartarakotxekon] bakarrik.
- Eta egur xehia edo zuk zeozeri esaten dotsazu? Egur xehia edo holako... Zer da?
- Egur xehia, ba...
- Betegarrixa esango giñuan hori, betegarrixa.
- Ekonomikara sartzen dira, ba, zerak? Ba, egur xehia hori izeten zan, betegarrittarako goitti behera sartzeko.
- Eta bihurrixa?
- Egur bihurrixa, horixe txarra! [Haura zuzendu ein bihar izeten dau!] Hola, okerra baldin bada egurra erdixan ebaitta zuzentzen da, e! Konparaziño, hau baldin bada egurra okerra, han zuzena biher izeten dau, zerien, txendorrien ipintze ezkero, bestela ezin zeiken formarik etara! Egurra holakua baldin bada, hemen ebaitzen dozu, ta zuzendu eitten da.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia