Bergara (Gipuzkoa)

Txondorrak zenbat egur behar izaten zuen; zelan eramaten zen ikatz-tokirainok

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-088-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txondorrera egurra lepoka eramaten zen gehienetan. 1.000 kg ikatz ateratzeko, 13 TN egur behar izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ikaztokira egurra eruteko, bueno, bertara hurreratzeko, astorik edo erabiltzen zenduen? Astua ez, ezta? Ala? Behin edo behin erabili zenduen astorik?
- Bueno, leku on-ona egon ezkero, ezta? Bidiakin edo, ezta? Ba, ganauekin be batzen zan pixkat, baiña jeneralian, aldapa beheria nola izeten dan, ba, lepoka ibiltzen zan.
- Lepoka... Normalian lepoka.
- Ta biher izeten dau iketza milla kilo etaratzeko hamabi-hamahiru tonelaje. Ondo ertenda hori, e? Mila kilo iketz etaratze ezkero, hamahiru bat tonelada, hamahiru mila kilo egurra bihar. Hori ondo junda, e? Oin, pixkat erre, zulo haura haiziak zertzen badizu, ba, igual [hamabost bihar be]. Ba, horixe, tamaiño horixe izeten da. Hamabi tonelada, hamahiru. Mila kilo, mila ta ehun batekua [...] txendor txiki batek ta mila ta ehunekua etaratzeko hamahiru bat tonelada. Horretxek. Hori ondo junda, e? Oin, erre [ein jakola] ta, oin, baldin bada alper samarra baldin bada ta gabien lo eitten baldin badau ikezgilliek, erdixa igual erre! Bera lotan dauela.
- Gomezkortai erre jakuan oso-osorik txendorra!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia