Oñati (Gipuzkoa)

Joskin ikasten etxean

Joskin ikasten etxean Joskin ikasten hasi zeneko kontuak. Lihogintzako (liñugintzako) kontuak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-046-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Joskin ikasten hasi zeneko kontuak. Lihogintzako (liñugintzako) kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, eskolan gauza asko ikasi zendun zuk? Argixa ziñan.
- Nik gauza asko eta gehixago ikasteko goguakin egoten nintzan betik, eskolan oso... Eta gero josten, amak neri —berak goruetan itten eben, baiña— amak neri bastidoria erosi nostan, bordaitten itteko. Ez nostan erosi goroik, nik goruetan ez neben ikasi, baiña amak karretako harixa, […] harixa itten eben. Etxian liñua batzen geben lehenao, ta haren pasadizua be luzia zan, ene! Hango harikaria eta hango eztakit nor ta badakit... zenbat traste!
- Etxian ereitten zenduen liñua?
- Bai, bai, hemen ereitten geben linua.
- Zelakua izaten zan liñua?
- Ene! Liñua? Ba gero hola gauza bateaz tranga, hor, bakaillaua ebateko ibiltten daue ba dendatan? Antzerako gauza bat zan, haundixaua, ba hola horrekin itten zeben bigundu. Ta gero bestia [arrastillua], harekin azala kendu. Nik goguan dakot horrek eukan prozeso bat, billurgarrixa, baiña gure amak, bueno, hanka bat itten xako, piezia, piezak dako amak hola einddakuak piezak; eta bat dako latzaua, hori [karraskia] esaten xako hori [gaiñekua]. Bueno, baiña hori be akaso mahai gaiñetan ipintteko ta... Bihar bada aprezio ona euko leke, eta gero bestiak, ba leunaguak, eta gero ba ezkondu bihar dian danairi dozenaerdiña halako izara, amak berak jositta ezkiña guztiok eta bueno, bueno.
- Ehuna-eta bertan itten zeuein?
- Eta gero, klaro, orduan be baeozen telak erosteko, baiña arriuak eta be gero gaiñera orduan burdixan ta eruanda, danen aurrekaldian atara bihar ta, eztakitzu? Honenbeste izara ta hainbeste ez dakit zer ta hainbeste badakit nor ta horrek eruaten eben, ba, gauzak ondo indda eruatia, momentu hartan. Nahiz ta gero izan ez hain inportantia, horreikin lo ittia, nik eztot behintzet holakuakin lo itten, ez, ez, ez...
- Nik behin probau dot, eta...
- Zenbat eta kaskalauan gurao dot, zeatik mantatxo bat be badakot bihar dotenian ifintteko, ezta? Orduan, ba, ohia puxkatxo bat berotu eta gero mantia kentzen xatzu eta sartzen naiz ogera eta ederki asko egoten naiz. Ederki asko.
- Horreik ze zian, lakarrak ezta? Gogorrak.
- Gogorrak horreik, bai, baiña bestiak amak indda dakonak, horreik bigunak dia, horreik dia bigunak, eta asko repartiu eben amak berak, hola inddako izara horreik, asko, zera, baikotzari emuten eben dozenaerdi halako, gero dozenaerdixen lekuan ba bost haundixauak, baiña allau ezindda zerik ez, ondo manejaitteko, haundixauak itten ittuan, eta halaxe ba. Ze ingo dozu, ba?
- Ta liñuan loria ze izaten zan, urdiña edo?
- Bueno, liñua da hola, haritxo baten modukua, berdia izatia, hola behetik dator, haritxo baten modukua da, eta gero hori, ba, [arrastilluak] hori azala kentzen xao horri. Eta gero beraketan euki eztakit nun, pozuren baten beraketan, nere anaiak eruaten euen. Horrek dakon lana iñork ez leke hartuko gaur ezta, ezta... ezeatik be ez!
- Gaur dana makiñiakin ta...
- Eta gero, gaiñera, orduan dana atxurrakin asko lan gehixao itten zan, eta gu pioneruak giñan zerbait urteten ebenian barrixa, segidan erosten euen, segidan erosten geben sororako onena, ezta? Baiña artian be, ba, artian be lana in bihar.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia