Soraluze (Gipuzkoa)

Fruta saltzera kalera; astoaren inguruko anekdotak

Fruta saltzera kalera; astoaren inguruko anekdotak Jose Marik ere baserritik kanpo lan egiten zuen. Harriak txikitzen ibiltzen zen makinarekin. Jesusa goizetan marrubiak saltzera joaten zen Elgoibarrera. Kiloa bost duroan saltzen zuen. Bezeroak zain izaten zituen eta segituan saltzen zituen eramandakoak. Elgoibarrera, Eibarrera edo Soraluzera eramaten zuten fruta saltzeko. "Periko" izena zuen astoarekin joaten zen Jesusa kalera; kalera iritsitakoan arrantza egiten zuen eta denek jakiten zuten Jesusa heldu zela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-050-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jose Marik ere baserritik kanpo lan egiten zuen. Harriak txikitzen ibiltzen zen makinarekin. Jesusa goizetan marrubiak saltzera joaten zen Elgoibarrera. Kiloa bost duroan saltzen zuen. Bezeroak zain izaten zituen eta segituan saltzen zituen eramandakoak. Elgoibarrera, Eibarrera edo Soraluzera eramaten zuten fruta saltzeko. "Periko" izena zuen astoarekin joaten zen Jesusa kalera; kalera iritsitakoan arrantza egiten zuen eta denek jakiten zuten Jesusa heldu zela.

Transkripzioa

- Jose Mari: Basarrixan, e… Ni neu be kanpuan ibili naiz biharrian, leku askotan! [Ni inoiz…] Ibilitta nao Plaentxiako herrixan, herrixan. Bi etxen partia [badot] nik harrixa joten, harrixa txikitzen. Kanteria, [...], makiñia, makiñiakin.
- Jesusa: Harrixa txikitzeko makiñia hor dao ganbaran. Harrixa txikitzeko makiñia.
- Jo: Ta han jornala etara neban. Hemen, hemen atxurrakin baiño gehitxuao.
- Je: Bai, laguntasuntxua, badakizu. Etxekuaz kontrara, ba… zeoze!
- Jo: Honek be beti jardutzen eban hamen arreglatzen zan ta bueno… Nik, e…
- Je: Plazia ta ortua ta…
- Bai, beti zeoze, ez?
- Je: Badakizu nora juaten nitzan ni maillukixak saltzera? Elgoibarrera juaten nitzan. Hogeta bost pezeta, hogeta bost pezetan kilua.
- Jo: Ez! Bost duro? Ez!
- Je: Bost duro, Jose Mari!
- Jo: Bost pezeta!
- Je: Ez! Bost duro! Bost durokin juaten nitzan. Astua… Honek kajak eindda eukezen, egurrezko kajak, astuari ipini, bi ta bi kajak. Orduan ez zeuan, ba, ez fruterixa, ez… holako ezebez.
- Klaro.
- Je: Eukitzen neban, kolia eukitzen neban Elgoibarren, e!…
- Eta Elgoibarrera zegaittik?
- Jo: Elgoibarrera, ezauna!
- Je: Ezauna ta bentia.
- Ezaunak eta…
- Je: Bentia!
- Je: Hortik zihar juaten nitzan.
- Jo: Ta bidia Plazentziara beste horra be. Hurrao, hurrao [...] hori.
- Je: Sei t´erdiak aldian urten hamen, sei t´erdiak aldian, ta atzera igual beratziretako bueltatzen nitzan ta “Jesus! —gure amak— Bizkor zatoz!”. Eske zain neukazen!
- Jo: Enkarguak.
- Je: Zain neukazen danak!
- Osea, bezeruak zekazuzen eta ya…
- Je: Bai, bai, bai. Juan ta pixau ta emon ta emon ta emon ta emon ta hustu ta etxera!
- Eta saltzen zenduzen gauza guztiak beti Elgoibarrera?
- Je: Ez.
- Jo:Ez, ez, ez!
- Je: Eibarrea be bai.
- Jo: Plazentziara…
- Je: Plazentziara be bai. Juaten giñan…
- Eta hori ze izaten zan, ba zeren arabera eruaten zenduzen, ba, ez dakit, maillukixak Elgoibarrera ta beste…?
- Je: Bueno, ba…
- Jo: Ez, ez, ez.
- Je: Ez, ez.
- Jo: Tokatzen zana, enkargua euana.
- Je: Eibarrera be igual ta Plazentziara be igual.
- Jo: Enkargua, enkargua.
- Je: Jai goizian, jai goizian egoten zan hori, merkatu moduan. E? Merkatu moduan Elgoibarren, jai goizian.
- […]
- Je: Bai, ba! Ta beste plazarik ez zan egoten, baiña hola frutia ta holako gauza, hemengo gauza barrixa… Orduan ez zeuan kanpokorik ezebe! Oin dana kanpokua dator, baiña!
- Jo: Naranjak bai behintzat.
- Je: Bueno, bai, baiña, ostian… hola… ortuko gauza, fruta zerik ez zeuan.
- Jo: Sagarra be asko, bueno!
- Je: Bueno! Nik ze astokada sagar erun doten! Plazentziara be, zenbat astokada sagar! Jo-ta holaxe zestua bete, ta gaiñian beste zesto bat lotu, ta bueno! Kriston sagar pillia! Geunkaun asto bat… Periko jakon izena, Periko.
- Jo: A, bueno, haura gerokua zan. Aurretik…
- Je: Bai, ba, baiña nik haxe dihardut esaten.
- Jo: Sagarrekin gitxi, e!
- Je: Bai!
- Jo: Haura, sagar gitxi eruan eban harek.
- Je: A, ez! Hamen hanka eindda, erdixak bidian bota ostazenian? Eske zan… zan asto bat, salauaua zan! Gure aitta zanak, e… aitta, badakizu, han Iriartetikan hurrian, ta guria aillegatzen zanian kalera, arrantza eitten eban. Ta “Han! Jesusa etorri da! Etorri da Jesusa! Etorri da. Han, Perikok ein dau arrantza!”
- Eta ezautu eitten zeben?
- Ezaunazan, ezauna.
- Je: Ene! Ezautu? Baitta nere esne-bezeruak be bai! Maria Luisa Lacuestak-eta. Lacuestanekua, entzutia eukiko dozu Eibarren Lacuestanekua?
- Bai, baiña ez dakit zein dan.
- Je: “Ene! ¡Ya ha venido Perico! Ya está aquí Jesusa, ya viene.” Erderaz eitten eban harek. Ta bueno…
- Altaboz ederra zekan orduan, ez? Abisua [emoten zeban]?
- Je: Famoso!

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia