Soraluze (Gipuzkoa)

Postua izan zuen Eibarko plazan

Postua izan zuen Eibarko plazan Eibarren plazan postua izan zuen jeneroa saltzeko. Gaur egun jende gutxi joaten dela plazara komentatzen dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-050-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eibarren plazan postua izan zuen jeneroa saltzeko. Gaur egun jende gutxi joaten dela plazara komentatzen dute.

Transkripzioa

- Jesusa: Ta hori? Baiña gero, aurretikan, Eibarrera, Azitaiñera. Bildotsa ta esnia Eibarrera ta plazara be bai, puestua euki neban nik plazan. Gaur Eibarren ez dao lekurik, edo… sobra dare danak. Baiña orduan sasoian, pagau ein bihar zan, euki bihar bazenduan lekua saltzeko generua.
- Jose Mari: Oin be hala izengo da.
- Je: Bai, baiña…
- Hala izango da baiña oin…
- Je: Bai, baiña oin sobre dao, baiña! Lekua sobre oin.
- Jo: A, a! Sobre oin bai, bai.
- Je: Oin dare bost Arrate bailletar bakarrik, eoten dianak, bost Arrate bailletar. Bestiak danak. Beste bizkaittarren bat edo bat edo beste etorten bada, besteik ez dao!
- Jo: Bizkaittarrak bai!
- Je: Gitxi! Bi edo hiru bakarrik. Badakit nik, e! Nik entzun eitten dittut! Ta, hoixe, Eibarren ya gastatzen doia. Baiña gure sasoian, gustua zan haura, e! Ja-ta puesto guztiak, dana berduria, letxugia, dana jenero bat bai ederraua! Eibartarrak zesto edarrekin etortzen zian konprak eittera!
- Orduan, hori, ez? Merkatu plazia…
- Je: Bai. Buf! Kategoria, e!
- … bete-beteta egongo zan.
- Je: Kategoria, baiña!
- Jo: Bueno!
- Gaiñera urte… urte onak zian Eibarren be, ez?
- Je: Onak, onak…
- Jentiak dirua zekan eta…
- Je: … onak, onak.
- Jo: Holaxe eoten zan. Holaxe, holaxe!
- Je: Generua saldu! Bueno!
- Eta egoten zan regateorik eta halakorik?
- Jo: Ba! E…
- Je: Bueno! Banakak izeten zian…
- Jo: Izeten zian.
- Je: Izeten zian banakak, e! Izeten zian…
- Jo: Zahar banakak, bueno, segun, segun, segun, segun…
- Je: Izeten zian. Ta gaur egunian, ba, iñor juaten da plazara erostera?

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia