Lemoa (Bizkaia)

Aitak feriatik ekarritako behiak eta idiak

Aitak feriatik ekarritako behiak eta idiak <p>Aita zapaturo feriara joaten zen eta behi edo idi zaharren bat ekartzen zuen. Korta biak beteta izaten zituzten. Astoa eta sega hartuta ibiltzen zen beti. Aita feriara nora joaten zen kontatzen du. Belarra eta pentsua jaten zuten abereek. Idiei baba ematen zioten, basora eramaten zituztelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEM-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita zapaturo feriara joaten zen eta behi edo idi zaharren bat ekartzen zuen. Korta biak beteta izaten zituzten. Astoa eta sega hartuta ibiltzen zen beti. Aita feriara nora joaten zen kontatzen du. Belarra eta pentsua jaten zuten abereek. Idiei baba ematen zioten, basora eramaten zituztelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zelan izin zen zure umetako denporea baserrien?
-Bueno umetako denporea baserrien, ba, esango dotsut /esangotsut/.
-Behar asko, ez?
-Beharra, buf! Gure aite joaten zan feriera zapatu guztietan ta ekarten eben behi zahar bat edo idi zahar bat. Ta harek [imitauek] sikuek danak, hazur hutse. Ta gero aste guztien dale que te pego, dale que te pego. Ta ostera be joaten zan beste domekan han, ostera be beste bat. Ta harek korta biek –baserrie euki gendun biximodu bikoa ta errentadorea ya joanda eon zan ta–, harek korta biek ganaduz beterik. Ta astoa ta godañea nire biximodue haxe ixin da Elorrean, astoa ta kodañea lepoan. Oingo moduen traktora euki baneben, bua, Elorrea guztieri bultea eingo neutsen, baia orduen astoa ta godañea, ez zan egon besterik, ez zan egon besterik.
-Ta ferie non egoten zan ba?
-Ferie eoten zan e, ba zerean, joaten zan Torrelavegara ta zerean be bai, hor e…
-Mungian?
-Mungitik hortik, zeretik, be bai. Torrelavegara be joaten zan, hogeta… hamabostetik behin edo holan. Ta eoten zan zerean be bai, oin e ni ezin akordau.
-Zorrotzan edo Bilbon?
-Zorrotzan be bai eoten zan, segun batzutan eoten zan batan ta bestean bestean, baia beti joatean zan feriera, beti.
-Ta ze iten euen gero berak hazi?
-Bai, klaro! Baserrire ekarten ebazan, ta han loditu ein behar, harek saltzeako gero, loditu. Bai.
-Baia ze izin zen? Tratantea, ala?
-Tratantea ez, gitanue. Tratantea ez zan izen, baie gitanue. Gustaten jakon harek ganadu merkeak han egoten zienak, azkenengo ordukoak, ekarri. Ta gero, alabea, alabak, horren ama kriada egoten zan, baia nire aiztea bekoa ta ni, zaharra ta gazteanak, han basarrien. Ta benga! Altzaten zan ohitik, kortara joaten zan, ta “Hemen ez dau jatekorik, hemen ez dau ezer, kortea hutsik dau”. Klaro! Dana botaten otsien geubean, ta hurrungo goizerako bapez. Hartu kodañea lepoan ta ala!
-Ta ze jaten eurien ba?
-Ba berdea ta sikue, baia berdea, bedarra.
-Pentsurik ez?
-Bai, pentsue be bai. Orduko denporan pentsue be bai, eoten zan. Babea ta. Horra sindikatue eoten zan hemen taillarretan, ta hara joaten zan babatan. Baia babea emoten otsien idieri, ze idiek joaten zien e, joaten zan e, ba, basoatara batzean apeak eta geuzek. Ba joaten zan.
-Orduen babea idieri?
-Babea idieri, baba nausi horrek, oi baba nausie esaten jakon, ta babea emoten otsien idieri.
-Inderra euki daien.
-Bai, inderra euki dien. Ta behieri ba urun apurtxu bet edo holan, zahie ta gauzek nahastute, bai.

Egilea(k): Jone Agirre Etxebarria (Urritxe institutua) , Garazi Izagirre Sarrionandia (Urritxe institutua)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia