Txondorra estali eta su ematen zaio
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-088-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta
- Data: 1993(e)ko azaroaren 01a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: BER-088/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Ta zelan eitten zan barrixa?
- Lurra handik batu inguru danian.
- Ta zohixa hartu.
- Ta poliki-poliki-poliki-poliki goeneraiño ipintzen zan ya dana tapauta. Gero puntan zohixakin eitten zan bueltia. Lehenengo muturra.
- Zohixa zer da?
- Zohixa, zerakin, atxurrakin etara ta geiñeko, lurran geiñeko zera.
- Hori bedarrakin etaratzen da zohixa.
- Bedarrakin etaratzen dana. Haura bueltan. Bueno, hori ya ein dou ta hurrengo egunien sutu eitten zan txendorra. Egun baten bi, bestien bat... ta bueno, ya akabau arte. Ta gero, poliki-poliki, e, poliki-poliki egosten biher izeten eben, ba, hamalau bat egun edo hola, egosten. Egosten zela da? Hari igerten jakon, ba, txendorra lehenengo iketza eitten hasten da puntati. Ez da beheti hasten iketza eitten. Barreneraiño zera, sua egon arren, iketza egosten hasten da, txendorra, goiko puntati. Puntati behera. Poliki-poliki juten da egosixez-egosixez-egosixez-egosixez. Gero barrenera allegatzen danian, gero buelta dana hartuta daukenian, hori [txendorzaliek] laster [igerten jao] ta "hemendikaldeko puntan gutxitxuao falta jok", azpittik zulo bat eitten jako, zulo txiki bat, inddar hara hartu deixen.
- Zerekin eitten zan zulua?
- Atzamarrakin. Holakotxe zulo txiki bat. Gero hartzen eban indarra hara. Oin, txarrena da haizia. Haizia zein aldetati jotzen daben igarri ein bihar jao txendorgilliek, bestela geratuko da alde bateti zihero erreta zera, txendorra, ta bestekaldeti illinttia.
- Bestekaldetik ze?
- Bestekaldeti illinttia, ondo egosteke.
- Lentxia esan dozu?
- Illinttia, haura iketza eittekia, erdi beztutako egurra. Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!