Bergara (Gipuzkoa)

Txondorra garbitu eta ikatza atera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-088-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Txendor-garbitzia". Orbelak eta lurra zatika guztiz kendu. Orbelak bertan erre behar izaten dira. Poliki-poliki txondorrak berotasuna galtzen du. Ikatza epelduta dagoenean, zakuetan sartzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero hori eitten danien, hurrengo izeten da txendor garbitzia. Txendorra garbittu ein bihar izeten da, osea, lehen esan doun bezela, zera, orbelak ipini dittuu ba lehen? Hari lehenengo goitti behera hasi, ezta? Ta lehenengo kentzen jako alderdi bateti lurra, dana behera. Berua egoten da orduan, e! Berua, baiña gorixa. Ta han bertan erre ein bihar izeten dabe zerak, orbelak, han bertan. Bertan, alderdi bat. Lehenengo, hori ofiziorik txarrena, berotzen... berua egoten da ziharo ta gero harek erretzen dianien atzera beheti gora lurra botatzen jako emendau dain. Lurrak atzera emendau eitten dau; orbela kendutakuan emendau eitten dau. Gero beste alderdixa. Hari beste hainbeste, bestiari ere bai. Dana. Ta orduan, poliki-poliki hartu ta txendorra aplakau eitten da. Nola lurra sartzen jakon barrura, ya aplakauta dao. Gero laga beste egun bet aplakau dain ta hurrengo egunien txendorra etaratzia izeten da. Etara burdiñezko zerakin ta gero eskuariakin poliki-poliki buelta danien, haura txendorra poliki-poliki [...]. Baiña han deskuidatzen bazara, punta baten hartu ta bestekalderaiño erre eitten da etaratako haura. Atenziño haundixa, baitta gabaz be! Ni askotan ibilitta nao gabaz be. Ta gero [orduan eitten da], ba, zakutan sartzia; ya tenplauta daonien iketza, ba, zakutan sartu.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia