Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Sagarrak saltzera kalera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sagarrak. Sagar-arbolak mentatu egiten zituzten. Kalera saltzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, bai, bai, eta sagarrak be eukiko zittuen etxien, ez?
- Orduen gutxi.
- Gutxi?
- Gero amak, amak...
- Amak ipini zittuen asko. Aittejaune amorratue zan sagarrak jaten, e! Ta frutie jaten. Ta berak sekula afeziñoik be ez ipintteko. Baiña amak, ama ezkondu zanian, amak, Juane euken aittek izena ta: "Juane, hauxe, horixe sagarroi mentau bihar dou". Sartzen zittuen ta aittei mentau ereitten otsen ta gero bai, gero sagar asko. Gero Santa Agedara-ta eruten zittuen honek; astokadak eruten zittuen.
- Bai, han beheko... han zera... honen... hemen barrenetik? Ba! Sagarrak? Sasoie bai! Haik... orduntxe inddarrien ta pof! Sagarrak? Astokadak eruten gittuen!
- Bai, Santa Agedako mojetara. Ba, esnie eruten geuen hara ta esniekin [...] mojak...
- Han saltzeko?
- Dana hartzen euen mojak. Hor, gerra-ostetxuen, gerra-ostetxuen ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia