Gaintza (Gipuzkoa)

Ordiziako azokara joaten ziren saltzera

Ordiziako azokara joaten ziren saltzera <p>Gazta egiten zuten etxean eta Ordiziako azokara saltzera eramaten zuten. Oinez joaten ziren, astoarekin. Babarrunak eta gaztainak ere eramaten zituzten. Tartean norbaitek parte hartzen du. Gurdi bideak zeuden garai haietan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTZ-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gazta egiten zuten etxean eta Ordiziako azokara saltzera eramaten zuten. Oinez joaten ziren, astoarekin. Babarrunak eta gaztainak ere eramaten zituzten. Tartean norbaitek parte hartzen du. Gurdi bideak zeuden garai haietan.

Transkripzioa

- Esan dezu behiek eukitzen zittuzuela, esne saltzea ta juten ziñeten?
- Ke ba! Ba! Gazta in ta..
- Gazta itten zenuen?
- Bai.
- Eta etxeako ala saltzeko?
- Saltzeko.
- Saltzeko.
- Saltzeko.
- Nora saltzen zan ordun?
- Orduun Ordizin perien, perin.
- Peria. Gaiñantzen ez zenuen etxe jakiñik o dendaik o eukitzen?
- [...]
- Ez?
- Perie.
- Peria. Hemendikan Ordizia oiñez.
- Bai, hemendik Ordizia astookin.
- Astoa hartuta. Ze gehiyo eamaten zenduen, gazta ta ze gehiyo?
- Ba sobraik balin bazeon, babarruna pixkat eta...
- Laguntzailea: Gaztaiñe´re igual...
- Gaztaiñea, gaztaiña denboran gaztaiñea’re bai.
- Eta Ordizia juteko ze ordutan ateatzen ziñeten hemendik? Goizo jun beharko zenduen ba?
- E?
- Goizo jun beharko zan ba.
- Batzutan negun, negun ahal zan lekutik, hemendio. Horrea’re Zaldibi, baiño Ordizia’re bai.
- Zaldibiko kruzea ateatzen sienten?
- Bai, bai.
- Bide bat baiño gehio zien?
- E?
- Gaur bezela bide bat baiño gehio zien?
- Bai, bai, bai, bai, bazien.
- Bat Zaldibia juten zana...
- Zaldibia bat, bai.
- Eta?
- Zaldibia hemen goitik behera zuzenen jun.
- Eta beste aldetik´e bazeon jutea, Larraitz aldea?
- L.: Ez, ez.
- Ez.
- Ez?
- L.: Baiño bidea hau ez zeon arten, hor [konpontzen] ai dana, ez zeon bide hau, zeon bidea, hola, ba, bidetxurre, zea.
- Bai.
- L.: Gurdi bidea.
- Gurdi bide hoi.
- L.: Eske bidea gero... nik aitzez, ez?
- Geroa indakoa?
- Gero, bai. Gerra, gerra hasi zanen handio horrea. Kamiñoa’re gerra hasi zanean in zan.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia