Gaintza (Gipuzkoa)

Baserria markes bati erosi zioten

Baserria markes bati erosi zioten <p>Baserrian ganadua zuten, behiak. Hasieran maizterrak ziren baina gerra hasi zenean baserria erosi egin zuten. Nagusia San Millaneko markesa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTZ-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian ganadua zuten, behiak. Hasieran maizterrak ziren baina gerra hasi zenean baserria erosi egin zuten. Nagusia San Millaneko markesa zen.

Transkripzioa

- Eta hemen, Arrietan, basarritik bizi ziñeten.
- Bai, urte askon, bai.
- Zer zeukezuen, ganadue?
- Ganaue, bai.
- Ze ganadu eukitzen zenuen?
- Behik
- Behiek?
- Behiek.
- Esnetako o?
- Bai, garai hartan...
- Haragitako?
- Haragitan’e, zer, nahastuta.
- Aja, etxean zu…
- [...] ni, arten ez zeon razaik eta, ez, ez zeon.
- Zuek... etxe hau zuena zan ala errenterok ziñaten?
- Gero erosi, gero erosita dao.
- Aurretik errentero izanda.
- Bai, bai. Gerra, gerra hasi zanen erosita.
- A! Gerra garaien erosi zenduen?
- Bai, hasita [...] eta nausik saltzea jarri zittun, maizterrak gerraako dirue emateko saldu in zittun basarrik.
- Eta nausie zer zan Gaintzakoa?
- Ez, ez, ez [...] markesa o.
- Markesa?
- ”Marques de San Milan o San Milian”. Bai.
- Aa. Baserri bat baiño gehiyo izango zittun hemen.
- Bai, hemen, hemen hau bakarrik.
- Hau bakarrik zan berea?
- Bai.
- Aa.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia