Azkoitia (Gipuzkoa)

Udaberrian mendian artzain, txabolan

Udaberrian mendian artzain, txabolan Gerra ondorenean gosea pasa zuten, baserrian hala ere hobeto bizi ziren. Mendia atsegin zuen, ardiak jeztera hara joaten zen. Orduko janzkera aipatzen du. Udaberrian mendian txabola zuen eta bertan lo egiten zuen. Esnea bizkarrean ekartzen zuen, alabek laguntzen zioten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-011-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra ondorenean gosea pasa zuten, baserrian hala ere hobeto bizi ziren. Mendia atsegin zuen, ardiak jeztera hara joaten zen. Orduko janzkera aipatzen du. Udaberrian mendian txabola zuen eta bertan lo egiten zuen. Esnea bizkarrean ekartzen zuen, alabek laguntzen zioten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra onduen hamen urte kaskar samarrak izen zin. Gosie ta gerra onduen, bai. Gosie baserrixen hainbeste ez. Eitten zunak zeoze, eitten dunak beti eukitzen du zeoze. Eta basarrixen eitten zunak zeoze beti eukitzen zun. Eta kalien eitten ez dunak gutxi eukitzen du, e. Holaxe baserrixen gu beti holaxe defendiu. Lan asko, ganau asko ta. Neu´re mendizalie ikaragarri te, mendixen bizi naiz baiña mendire juteko kriston gogue eukitzen nun hala´re. Bai, juten nintzen mendire ardi jaztera, artajorran jardun eta ardi jaztera illuntzin. Erropak zikindutte, izerdixekin eta bakizu artajorran eta ukuillun eta; bota danak eta garbixek jantzi. Hori bai. Eta lepun medailla txiki bat, eta katikin medailla txiki bat.
-Zer erropa jazten zen orduan?
-Holakotxe prakak eta abarkak eta. Alkandora garbixe. Bai ba, hoixe. Abarkak, abarkak. Oin ere abarkakin ibiltzen naiz ia beti. Kalin eta ez, baiña hamen baserrin bai. Abarkak, eta mendirako garbixek, abarkak eta galtzetak holakuek garbixek mendireko beti. Hori bai, mendire sekula ez hemengo zikiñekin. Beti garbixekin. Akordatzen naiz mendire medaillie, azkenerako galdu ein nun, zillarrezkue galdu ein nun, kastau itten zan, lanien eta eten eta laga ein nion. Baiña beti mendire, pausuen, dan!, dan!, dan!...
-Zer ematen zizun ba medailla horrek?
-Dotorezixe. Dotore gustatzen zitzaten pixket.
-Presumidua ziñen orduan.
-Pixket bai. Bolara baten dezente.
-Mendira jutea afizio bezela?
-Mendira ardi jaztera jun. Udaberrixen lo ere mendixen, udaberrixen hillabete pare bat lo eitten nittun.
-A bai? Eta nun egiten zendun?
-Txabolan, txabolan. Neuk egurrekin ein kamaiñie eta zeoze eman, manta zahar batzuk, eta hantxe lo.
-Zuek egindakoa txabola?
-Txabolak bai. Txabolak badauzket oiñ’e. Estutzen bazea etorri, hiru badauzket mendixen.
-A bai?
-Bai, estutzen bazea etorri zu ere. Hiru badauzket illeran txabolak. Eta terrenuek ere bai galantak hartute. Eta hantxe. Alabak´e bastante askotan. Gero gaiñez bizkarrien ekartzen nittun. Eta gero alabak gogortu zienin, hau astuekin eskolatik laga zixonin, eta astuekin bazkalonduen junde, ohittute, ohittu ein zien ba, eta jatxi te, zuzentzen zittuen ardiek eta ni lo eittera. Bakarrik ez zeon lagatzeik eta. Han lo egin, jun eta lo egin, goizien ardik jetxi te behera. Gero astuekin ondo, baiña lenengotik bizkarrien. Esniek´e. Eta neuk jan ber nuna´re bai. Ontzixek garbitzekua edo, bizkarrien gora, marmittek eta. Kristonak eindakue.
-Eta bakarrik egoten ziñan edo anai-arrebak batek lagunduko zizuen.
-Han mendixen?
-Bai.
-Bakarrik. Bakar-bakarrik. Ezta nahi ere. Ni ordun zerekin billurtuko nintzen ba. [...] ez zegon ni billurtzeko. Gogorra nintzen ni. Neuk esatie ez da ederra baiña. Billurtu? Beti, keriziak beti izete du, gabien eta beti izeten da. Txakurrek´e zaunkatzen zuen gabien iñoiz eta bidie Azpeittitik neuk lo eitten nun txabola aurrera, horra Aittola aldea, bidie, jentie pasatzen zan bidien eta txakurra zaunkaz, eta billur antza bai, billur antza bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia