Azkoitia (Gipuzkoa)

17 urterekin soinua jotzen hasi

17 urterekin soinua jotzen hasi <p>Jose 17 urte zituela soinua jotzen hasi zen, eta <em>Sakabi</em>rengana joaten zen ikastera, baina etxeko lanak zirela eta astirik ez eta anaiari eman zion. Anaiak Intxuzabalekin ikasi zuen eta soinu handiarekin ere ibili zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-011-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jose 17 urte zituela soinua jotzen hasi zen, eta Sakabirengana joaten zen ikastera, baina etxeko lanak zirela eta astirik ez eta anaiari eman zion. Anaiak Intxuzabalekin ikasi zuen eta soinu handiarekin ere ibili zen.

Transkripzioa

- Ta etxen zuek, erromerie aittau degu eta zuen etxen soiñue, bazala soiñujolea zuen etxen ez?
- Neu hasi nintzen lelengo. Ni hasi, haserie nik eman niyon.
- Umetan?
- Umetan ez, koskortute. Orduko hamaxei-hamazazpi bat urte bai. Eta ikesten pixket hasi ere bai. Bihetz gogor, eskue ez nun gozue. Sakabiri ikesten pixkaten ibili nintzen. Eta piezie konpleto hartzen nun nik jundako bakoitzin.
- Zer juten ziñen, Sakabin etxera?
- Bai. Eta gero ezin gozau soiñue. Astirik ez hemen behin ere, gure etxien astirik izan al da ba! Hemen beti artalde haundixe eta ganau asko egon da, beti. Halaxe, be!, nazkauta laga eta, hori, "aiba soiñue, nahi dekana ein zak", anaiai. Ni baiño hamaika urte gaztiao da hori.
- Eta etxean soiñue nundikan erosi zenduen ba? Erosi in zenduen?
- Kandidoi soiñu zaharra, gerran ta danien ibillitakua. Gerra ondoko kontuek. Gerran eta danien ibilittako soiñua. Kandidoi erosi giñun. Eta nahi dekana ein zak soiñuakin. Eta hori [Mutxi?] artistie da hori, eta belaxe hasi zen blibla-blibla, belaxe kristona, ta afezixue kristona eta ikisi zun, azkar ikisi zun. Eta gero euki zun Intxurzabal, Intxurzabal aitzerie, ta haure hemen egon zan erakusten batzutan, horrek primeran ikisi zun soiñu jotzen, abilla zan hori oso soiñu jotzen.
- Zuek gaiñera dana belarriz ikasiko zenduen?
- Bueno, bestiei aittuta; harek asko erakutsi zigun, Intxurzabalek. Eta gero, soiñu estimazio..., oso ona zetorren hori, eta gero soiñu haundixan inbidixe ein zitzakon. Eta soiñu haundixakin trastornau zan. Harekin puxkat ikasi zun baiña. [...]. Eta atzera txikixakin hasi zan. Eta txikixakin atzea ondo jarri zan berriz´e. Baiñe behar bezela ez.
- Orduan soiñua garestia izango zan ba?
- Garestie ez. Prezioik ez dakit nik ordukoik baiña garestie ez. Soiñu zaharra zan eta. Oindik soiñu hori bizi dala uste det. Hortxe Atanon omen dago. Gerran ta danien ibilittakue haure soiñua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia