Oiartzun (Gipuzkoa)

Mando bat beti aurretik

Mando bat beti aurretik Mandoak taldeka eramaten ziren, eta bat beti aurreraxeagotik. Ez zen kasualitatea: Aurreko mandoak bere gustuko tokian egiten du pixa eta gainerako guztiek ere hantxe egingo dute. Bitartean, ez dira gelditzen, pixagaleak amorratzen egonda ere. "Tirrit ta tarrat". "Hori gauza prezisua da e".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mandoak taldeka eramaten ziren, eta bat beti aurreraxeagotik. Ez zen kasualitatea: Aurreko mandoak bere gustuko tokian egiten du pixa eta gainerako guztiek ere hantxe egingo dute. Bitartean, ez dira gelditzen, pixagaleak amorratzen egonda ere. "Tirrit ta tarrat". "Hori gauza prezisua da e".

Transkripzioa

- Goiko ikatzan sokatik lotuak.

- A!

- Bai, biño beti jenealin bat aurrin, deus gabe.

- Beti aurrin. Bat beti aurrin. Hua...

- Aurrea bialiya.

- A! Nahiz 'ta bestik kargatuk izan.

- Bai, hua 're kargatua aurreku hura 're!

- A...!

- Biño, hoa pixka 't aurrexiotik.

- A!

- Beti... Beti aurrin, 'ta ez zenuteke xinistuko nik uan sango 'uten hau. Aurreko manduak ze itten dun. Aurreko manduak pixa itten du be gustoko tokiyan 'ta harek itten badu, denak ingo 'ute. Denak, e! 'Ta hurrungo eunin joten baza, han ingo 'ute, han ingo 'ute denak.

- Hoi duk marka e!

- Zu kompaziyo batea, bazuz hemendik Tolosa denak lotuta bazuz, barra, barra Tolosa, 'ta manduak bire guziyak pixallik jongo 'ia, 'ta bakizu pixallik... Pixak 'e iñ in berko 'u be garaiyin, bestela kontu txarra torko 'a. 'Ta horreatikan beti bat aurrin.

- A...!

- Beti bat mendiyan beti bat aurrin horreatikan botzen da.

- Ai ba!

- 'Ta geo itten da kuadrilla puxkatu 're bai. Beti gutxiyo. Eozeiñ mendi kroskatan 'e, denak pasa arte zu pixkat atentziyo pixka't hartu 'ta bestela, bat pasa 'ta aurrekua bestia tiraka tiritra! Eziñ torri biltzen da, harkaitzan eziñ pasik! Biño poliki, poliki denak hola pixkat atzea beituz... Horreatik sate 'ut ba, ofiziyo pixkat ber dela!

- Karo, hoi denak jakin in ber dia!

- Hoi denak jakin ezkio hobia!

- Karo!

- Ez dakina ibilko 'a, biño gaizki!

- Geo, bakarra baldin bada sei mandokin 'ta geo beste laun bat joten bada, bakotxa hirunakin.

- Geo hirunakin, hirunakin... Haikin aixuo berriz.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia