Azkoitia (Gipuzkoa)

Kalera esnea, fruta eta menda-sortak saltzera

Kalera esnea, fruta eta menda-sortak saltzera <p>Baserrian behiak izaten zituzten. Esnea kalera saltzen zuten astoa hartuta. Menda-belarrarekin sorta egin eta saldu egiten zituzten, etxea garbitzeko erabiltzen ziren eta. Fruta-arbola ugari izaten zuten etxe inguruan eta azokan saltzen zituzten frutak. Frutak biltzeko urte-sasoiak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-029-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian behiak izaten zituzten. Esnea kalera saltzen zuten astoa hartuta. Menda-belarrarekin sorta egin eta saldu egiten zituzten, etxea garbitzeko erabiltzen ziren eta. Fruta-arbola ugari izaten zuten etxe inguruan eta azokan saltzen zituzten frutak. Frutak biltzeko urte-sasoiak aipatzen ditu.

Transkripzioa

- Eta baserrin esan dezu ganaue zeukezuela... ze ganau zeukezuen? Ardik o ze eukitzen zittuzuen?
- Ez, ez, behixek. Behixek eta txahalak, bai; ardiik ez, ez gendun eukitzen ardiik. Ni txiki-txikixe nitzela baziin, baiño geo kendu in zittuben ardixek eta geo ganauekin.
- Zer zien, esne-behiak?
- Ba! Danetakuek, batzuk pixket gehixo, bestiik pixket gutxixo... Ez oin bezelako esne-behi haundi hoixek, e!
- Baiña etxeako esnea...
- Bai, etxeako ta kaleako´re bai pixket eta...
- Saltzen zenduen kalea?
- Bai, bezerueri. Esnie eman ber gendun tokixen atie irikitte egoten zan ta sartu barrura ta ontzire bota esnie ta atie itxi ta alde atzea. Guk hori itten gendun.
- Eta astoan juten ziñeten ordun´e ?
- Astuekin, bai. Astuekin nahi ez bagendun, eskun eman ber, marmitt bi hola hartu ta... in in ber.
- Ta bakarrik juten ziñen ala anai-arreban batekin?
- Ez, ez, bakarrik, kalera zetorrena bakarrik. Etxin ein ber zun bestik lana.
- Eta diruik ateatzen zan esnetik?
- Ez dakit nik ze ateatzen zan, handik bizi giñen ta...
- Dirutxo pixkat ordun ateatzen zenduen, bizitzeko lain...
- Bai, saiaute, saiaute. Bueno, ze esango dizut, ba, nik? Iluntzi bitzen ta ibiltzen giñen ta, pentsaizu, iluntzixe zenbat izeten zan, ba, txakur haundixe?
- Nola esan dezu, iluntzea?
- Iluntzixe. "Erratza" esango´zu zuk? Ez? Ez dakizu zer dan?
- Ez, esplikau pixkat.
- Zerin egoten die, zelaixetan-ta. Menda useidun bat egoten da.
- A! Belarra da?
- Bai. Ta haura bittu ta in ederra iluntzixe eta saldu ta gero harekin...
- Iluntzixe zenei esaten diozu, sortai?
- Bai.
- Ta hue saltzen zenduen?
- Bai.
- Eta zertako ibiltzen zan, ba, hue?
- Etxia garbitzeko kalin. Ta erosi itten zeben, ta guk saldu.
- Ta hoi nora saltzen zenduen dendataa ala etxez etxe?
- Ez, ez, plazan! Plazan. Eskau ezkeo etxea bezeruei-ta ematen giñon, baiño bestela plazan.
- Alaba: Beti keixie ibiltzen zeben asko.
- Fruta-arbolak eukitzen zittuzuen?
- Asko. Sail haundixek zien, zatarrak die, baiñe sail haundixek zin.
- Eta ze eukitzen zenduen, keizak?
- Keixek eta aranak eta sagarrak eta melokotoie ta mixurkak eta danetatik.
- Eta hoiek´e plazaa saltzea?
- Bai, ederrenak. Batzuk ederrauek, bestik zatarrauek ibiltzen zin madarixak´e. Ahal zan modun.
- Eta zein ibiltzen zan landara haik landatzen? Zu ibiltzen ziñen ala...?
- Arbolak landatzen? Behin landau ta kitto.
- Lehendikan zeuden landauta?
- Bai. Bestela berrixe sartu ta hazi arte laga in ber, [...] hasten zin arte.
- Eta ze garaietan biltzen zittuzun keixak-eta? Ze sasoietan biltzen die?
- Ba, lehelena San Isidron ingurun goizaokuk keixak eta handik aurrera gero.
- Eta melokotoiak eta hoiek´e berdin?
- Bueno, batzuk lehenuo eta haixek´e... zea, denborie eukitzen zeben. Ta halaxe. Arbola asko egoten zan ta... danetatik pixkana.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia