Azkoitia (Gipuzkoa)

Sagardoa egiten zuten etxean

Sagardoa egiten zuten etxean Etxerako sagardoa egiten zuten; nola egiten zen azaltzen du. Sagar-arbolak etxean zituzten eta sagarrik onena geza-sagarra deiturikoa zen sagardoa egiteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-029-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxerako sagardoa egiten zuten; nola egiten zen azaltzen du. Sagar-arbolak etxean zituzten eta sagarrik onena geza-sagarra deiturikoa zen sagardoa egiteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sagardoik o itten zenduen etxen?
- Etxeako lain barrika bat o eitten gendun, baiño zatartu eitten zan atzenin e(d)ateako ta batez. Haure´re ein ein ber izeten zan, jota.
- Nola eitten zenduen sagardoa?
- Sagarrak...
- Tolareik eo bazenduen etxen?
- Ez. Bai, barrika txiki bat eitten gendun ta haure eitteko tolarie nola eukiko genduen, ba? Eitten zan sagarra bilddu ta txikiu ta ontzi baten sartu o eztakit nun, ta estutu, ta hari ertetzen zixon ure barrika baten sartu. Ta gero denbora pixketen euki, honenbeste denboran eo, ta gero e(d)an.
- Ordun etxen ze e(d)aten zan? Sagardoa e(d)aten zan o ardoa´re izaten zan?
- Gure etxin ez.
- Ez?
- Alaba: Aittittentzat.
- Gure etxin etzan izeten.
- Baiña hori zeatik, garesti zeon orduan ardoa-ta garestie izaten zan?
- Garesti etzan egongo, baiñe diruik´e ez.
- Bueno, sagardoa bazeukezuen behintzat eta...
- Bai, baiño haure zenbat denboraako? Ure! Ta ure´re…
- Alaba: Ekarri in ber.
- Ure´re urrutittik ekarritte zaon.
- Sagarrak… etxen al zeuzkezuen sagar-arbolak?
- Bai, bai.
- Ze sagar eukitzen zenduen?
- Danetatik: errezile ta gezie ta urtebixe ta... danetatik.
- Eta sagardoa itteko hoitatik edozein izaten da ona?
- Bueno, guk ez gendun sagardo asko eitten, barrika txiki bat.
- Baiña ze izaten da, errezil-sagarra sagardoa itteko?
- Ez, geza-sagarra onena. Sagar gorri bat izeten da, ba? Haure da earrena.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia