Azkoitia (Gipuzkoa)

Arropak garbitzera edo ur bila iturrira

Arropak garbitzera edo ur bila iturrira <p>Urik eta argirik ez zuten etxean bera umea zenean. Ura beheko iturritik eramaten zuten marmitetan hartuta. Arropak garbitzera putzura joaten ziren. "Eskumuturre jaboe" esaten omen zuen bere amonak. Argia kandelekin egiten zuten. Argimutila erdian jarri eta "erreportzaketan" (abarketei telak josten) aritzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-029-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urik eta argirik ez zuten etxean bera umea zenean. Ura beheko iturritik eramaten zuten marmitetan hartuta. Arropak garbitzera putzura joaten ziren. "Eskumuturre jaboe" esaten omen zuen bere amonak. Argia kandelekin egiten zuten. Argimutila erdian jarri eta "erreportzaketan" (abarketei telak josten) aritzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dezu ude urrutitik ekarri behar zala, etxen ez zeukezuen urik?
- Ordun bai. Gero bai. Leheno ez. Ni txikixe nitzela batez, ez urik eta ez argiik.
- Eta nundik ekartzen zenduen ude?
- Han beheko toki batea junde.
- Itturrie ala zer zan?
- Bai, itturrie. Oindik hantxe zan, ez dakit oin kendu deben.
- Itturrie o erreka?
- Itturrixe, itturrixe. Ta haren bille... Haure han behien zaon ta gure saille goixen zaon, ta han [... guztien] hasi zerien, gure etxin, ta ure goixen ataa ta geo handiken etxie bertan zaon, urriin, eta [emango zala ta]. Aitte hantxe hil zan, ta kitto.
- Eta ze juten ziñeten, marmittak hartuta?
- Bai.
- Eta marmittetan ude ekarri. Eta erropak garbittu ta?
- Erropak garbiu te? Han beheko potzoa, itturri haren ondun potzue, ta haraxe junde.
- Ta zekin garbitzen zien erropak? Jaboiik o izaten zan ordun?
- Ba, pixket. Eskumuturre jaboe esaten zun amama gurik. Jaboien partez eskumuturrek ein ber lana.
- Ez gaur bezela, e, hainbeste adelantukin.
- Ez hoixe! Aberatsa ordun zan baiño gaur pobrie hobeto bizi da.
- Eta argie? Ez zeukezuen etxen argiik ordun?
- Ez. Eztakit nik zenbat urte nauzken argixe sartu zanin. Botuk [inde sartu zan], botuk emanda.
- Eta nola moldatzen ziñeten argiik ez zeon garai hartan? Kandelakin o ze...?
- Ooo... Kandelie hartu bakutxek bertaa ta segi haraxe ta honutz te... Ta hori baiño haundixaue! Argimutille ipini erdixen ta ipini kandelie han ta abarketan danok.
- Argimutille?
- Bai.
- Zeni deitzen diozue...?
- Ba, haritxi. Hola egoten zan, ta ipintzen zan egur bat hor ta hamen gaiñien hola txaplata bat, ta haren gaiñien argixe, o kandelie o petrolio edo dana dalakue. Ta...
- Ze ibiltzen zan petroleoa´re bai?
- Bai. Bueltan jarri ta erreportzaketan. Badakizu zer dan?
- Abarkak itten?
- Ez! Abarketak josten! Abarketai zorukin telak josten.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia