Azkoitia (Gipuzkoa)

Gari-jotzea

Gari-jotzea <p>Garia nola jotzen zuten azaltzen du. Gari-jotzea lehen etxeetan egiten zuten, eta orduan jatorduak izaten ziren (batzuetan baita musika ere). Zenbat eta lan gutxiago egon, orduan eta gusturago joaten zen jendea etxe batera. Horrelako egunetan zer jan ohi zuten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-044-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia nola jotzen zuten azaltzen du. Gari-jotzea lehen etxeetan egiten zuten, eta orduan jatorduak izaten ziren (batzuetan baita musika ere). Zenbat eta lan gutxiago egon, orduan eta gusturago joaten zen jendea etxe batera. Horrelako egunetan zer jan ohi zuten azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero gari-jotzia.
-Gero gari-jotzia. Eta edarra izeten zan haure, e, gari-jotzia.
-Nola eitten zenduen haure?
-Bai, bai, etxetan. Etxetan eta danien; txandan, dana jendie junez. Eta geo han jatordue-ta egoten zien. Eta leku batzutan soiñue-ta ere bai. Eta haure earra izeten zan, e.
-Nola gogoratzen zera zure etxeko garijotzeekin?
-Ni akordatzen naiz nola kuadrillia juten zan, garia sartu eta ataa eittea, entenitzen al dezu?, makiñan.
-Makinan?
-Makina sartu ta ataa, sartu ta ataa. Eta egoten zien parejak eta nahi izeten zuan pareja bat jutia, bestie jutia, zeatik ondo itten zuna zalako.
-Maiña beharko zan hortarako ere, ezta?
-Hartaako mañie ber. Eta oso earrak egoten zien, e. Raaa! raa-raaa, jota goor. Earki zea eitten zuen.
-Sartu ta atera. Gero?
-Garie ertetzen zun eta. Gero beste batzuk kutxetara ta.
-Kutxetara sartzen?
-Bai, gero kutxara. Eta haure earra izeten zan, e, jendiek jun nahi izeten zun.
-Zer izaten zan, egunez?
-Bai, egunez. Jendiek jun nahi izeten zun etxe batzutaa. Beste batzutaa ez, e.
-Otorduagatik seguru asko.
-Otorduagatik edo lana gutxi baldin bazeuan hara gustoago. Gero beste leku batzutan asko ein ber-eta.
-Doble ein behar eta...
-Bai. Egune pasatzekuak'e bai te. Haure haundie izeten zan.
-Ze otordu eitten zien gari-jotzetan?
-Gari-jotzetan? Lelengo zopie. Neri haure akordatzen zat. Oillukin einde oillo-zopia. Bat. Oillozopie ta geo piperrakin xarradak edo, piperrakin oillue edo. Gero arrozkoletxe.
-Egoten al zan orduan ere arrozkoletxe?
-Bai. Hola plater sakon haundi batzuk izeten zin, eta arrozkoletxe han ataatzen zan.
-Danak bertatik.
-Hori bai, kotxarakin danak. Aizu, zuretzako hau, neretzako hau, bestientzako, eta kotxarakin danak.
-Eta espabilatzen zanak harek gehio.
-Bai, bai. Zopie ta dana jateko, e, dana plateretan. Etxetan leno hori, baiña horrek alde ein zun. Oin danak bakoitzek plater bana eta; diferentetu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia