Garia nola jaso
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-044-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: AZK-044/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia , Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea
Transkripzioa
-Eta gero artuei ere nola belarra-ta zea ertetzen zion, haure're jorrau eitten zan.
-Nola jasotzen zan garie eta nola jasotzen zan artoa?
-Nola jasotzen zan gariye? Ba gariye eitten zan makiniakin igul ebai. Entenitzen al dezu? Makiniakin ebai. Baiña dana narrastu eitten zun makiniek. Bestela hobie igeteiekin ebaite. Igeteiekin ebai ta azaua bla! botatzen zendun.
-Azaua zeri esaten ziozuen?
-Gariye ebaitzen dezu eskukin ieteiekin eta botatzen zendun hola mordo puxket eindakuen, azaue, haiek eitten zien gero lotu. Eta geo haure lotu eta geo garijotzie izeten zan. Haure bere sasoian jasotzen zanin garijotzie.
-Jaso eta euki egin bihar izaten zan ala jaso eta segittuan?
-Ba jaso ta puxkaten euki, etxia zea einde. Hola pillia einda. Sekatzen edo puxkat eon dailla.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!