Azkoitia (Gipuzkoa)

Garia eta artoa egiteko prozesua

Garia eta artoa egiteko prozesua <p>Garia egiteko prozesua azaltzen du: lurra nola prestatzen zuten, zer tresna eta animalia erabiltzen zituzten hartarako, nola botatzen zuten hazia, noiz jasotzen zen garia&hellip; Artoa gariaren antzera lantzen zen. Artoari eta gariari zikina etortzen zitzaienean, jorratu egin behar izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-044-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia egiteko prozesua azaltzen du: lurra nola prestatzen zuten, zer tresna eta animalia erabiltzen zituzten hartarako, nola botatzen zuten hazia, noiz jasotzen zen garia… Artoa gariaren antzera lantzen zen. Artoari eta gariari zikina etortzen zitzaienean, jorratu egin behar izaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nola eitten zan garie?
-Goldau, goldau eta gero haure atxurtu ein ber. Entenitzen al dezu? Atxurrakin. Haure atxurtu ein ber izeten zun dana, gozau, eta gero arie pasau hari.
-Goldatzeko garaien berdin zan nola goldatu?
-Bai, bai, igual igual ziyon.
-Bai?
-Bai, ondo goldau ezkero zeak ertetzen zun, earki lurra bueltatzen zan.
-Gero atxurtu?
-Gero atxurtu, beharra bazaon. Eta beste lur batzuek soltau eitten zin danak xamur-xamurrak. Eta harek bate atxurtu berrik ez zun eukitzen. Baiña beste batzuk hola brillukin beste lur batzuk ertetzen dee, enda gero harek lan haundiyo eukitzen zun, jota atxurrin jardun...
-Eta atxurtuta gero area pasau?
-Gero arie pasau.
-Aria zer izaten zan?
-Hortz batzuk eukitzen zittun, hortzak azpiyen, eta hortz haiekin-ta zeau.
-Area zer izaten zan, harrizkoa?
-Harriya ipintzen zitzakon gaiñien, egurrezkoa eta burnizkuk hortzak. Ia hortzak burnizkuk. Eta burni haietan erdiyen harriya ipintzen zitzakon.
-Edozein harri edo...?
-Ez, ez, zeuri goguak ematen zizun harri bat. Eta gero haure ganauak nola ibiltzen zun, juten zan eta eraiñez kertenetiken, earki eitten zun.
-Hue izaten zan lurra berdintzeko.
-Lurra berdintzeko eta gozatzeko.
-Eta zuek zerekin ibiltzen zenuten area, idiekiekin edo behiek edo?
-Zeona, idiyek egongo zin, nere sasoin idiyek.
-Eta gero behin lurra preparatzen zan garaien?
-Lurra preparatzen zanin, haure ondo ipintzen zendunin, haziye bota. Haziye bota eta haure nahastu berriz ariekin.
-Berriz'e nahastu.
-Bai, berriz'e nahastu haure ariekin. Hauxe. Eta artue're haziye bota, eta earki etorriko zan, eta gero jorrau ta holaxe.
-Zenbat denpora behar izaten zun gariak etortzen. Noiz jasotzen zan?
-Gariye jasotzen zan, noiz esango dizut ba,?ze sasoe? San Jun ingurun edo. San Junak baiño gerotxuo.
-Eta hazie bota?
-Oin neguan. Neguan hazia bota.
-Eta artoa ere berdin?
-Artue beste zea baten, artue eitten zan; noiz esango dizut arta-haziya? Seguru-seguru're ez dakit ba, oin hola ez zat burure etortzen, lehengue da ta, baiña artue're holaxe. Eitten zendun bere sasoien eta earki etortzen zan haura. Eta gero ein ber zendun jorrau. Gariyek'e bai. Zikiñe, gariyei're zikiñe etortzen zikon eta gero zikin haure bittu itten zikon. Ta gero artuei´re nola belarra ta zea ertetzen ziyon, haure jorrau eitten zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia