Elgoibar (Gipuzkoa)

Aubixako arto eta gariak

Aubixako arto eta gariak <p>Aubixa baserrian urtero egosten zuten karea, eta nabaria zen hango arto eta gariaren kalitatea. Landare eta hazi guztiak barreiatuta sartu behar direla dio Pedrok.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-057-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aubixa baserrian urtero egosten zuten karea, eta nabaria zen hango arto eta gariaren kalitatea. Landare eta hazi guztiak barreiatuta sartu behar direla dio Pedrok.

Transkripzioa

-Hor Aubixan, ostera, hor Aubixan gure aittan arrebaik zarrena Aubixara ezkondu zan eta harek etxian zeukan kalerua ta harek urter0 erreten zaben eta Jesus!, harek hartzen zaben garixa, babia, hartua... Artua're mietz ipintzen zaban, baiña hau baiño lodixaua kertena artuak, e! Ta bi buru, holakotxe buru tzarrak. Ganbaran honenbestian botata ezin sikatu ere. Zelako artodixa ta! Ta garixa ere horren moruan, nunian bat gari. Harek batzuen moduan ra-ra! zera, holako mehe-mehia garixa. Harek garixa ere halakotxe bakan-bakan, ta gero hamazazpi erru, eskutakaria, e; ipurdi bakoitzak hamazazpi puja gora. Zelakuak! Kolpe einda eskua beteik, ra! Ez dao garixan morudko botikaik. Eta gero harek ipintzen zaban moruan mieztuta ere batzuek ipintzen dabe; iñok ere ez! Harek berak hauraxe zekan ez zala bihar ugari eta ez dau bihar ezek ere ez, ugari ezek ere ez, ezta pinua ere. Pinua ere bakan ipintzen ez bada mehia, mehia; luzetu bai baiña mehia. Loditzeko lekua bihar dau, sei bat metrora.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia