Elgoibar (Gipuzkoa)

1956. urteko izozte gogorra

1956. urteko izozte gogorra Bera izan zen lehena basoan pinua sartzen. 1956. urteko izozte handia gogoratzen du. Pinu asko lehortzeaz gain, txori asko hil ziren otsail hotz hartan. Hainbat txori klase aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-057-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bera izan zen lehena basoan pinua sartzen. 1956. urteko izozte handia gogoratzen du. Pinu asko lehortzeaz gain, txori asko hil ziren otsail hotz hartan. Hainbat txori klase aipatzen ditu.

Transkripzioa

-Honek basuok oin danak pinu ikusten die ta oin dala 40-50 urte ez zan pinurik bakarrik be egongo, ezta?
-Hamen ez. Piñua geuria lelengo-lelengo hor goixan. Hamen esan dotena, Barrundixa esaten jakona, hor barrenian [Itziak?] sartu zaban alertza sartu zaban, milla landara, zati bat. Bi hetarea daukaz eta bi hetarea beheko barrenian bidian azpittik, San Pedrotikan San Migelerako karreteria. Lehen ere autuak joateko besteko zabaleko biria zeuan San Pedrotikan bueltan San Migelera lau-lau-lau, bueltan. Eta haretxen [...] puntan eta hauraxe hor zauan goizaokorikan. Gero're izoztia kuarentayunuan tokau zan, ezta? Ez, zinkuentayseisian. Orduan hamahiru urtekua han goixan Urkiolako etxaburuan hetarea bat pasauko saila jota dana siketuta laga zaban, siketuta gero, e!
-Izozte haundixa izan zan?
-Pufff! Izotza... Hillabete febrerua!... Ezta hamen ointxe egun honetan ein daben hotzenian beste beste egun guztietan hillebete, e. Ez euzkirik ikusi, dana holaxe laiñua, eta tti-tti, tti-tti noizian edur pikorta bat eta edurra holako bat lodi, hamabost bat zentrimetro, ez zaban loditzen eta ez zaban kendu, eta hortik hona txorixa hori! Birigarrua, hori bestia durdulia; durdulia joan zan, jo! Josumus!, zelako bandarak durdulak; hegaberia... Usurikan ez naban ikusi, baiña ostian kalandresa... Gehixen-gehixen durdulia eta birigarrua-ta hegaberia-ta... Josus!, danak hamen zihar. Bai, hartzen zittuan jan haiziak eta han hartzen zittuaneko hamen Kalamuan ezkutatzen zittuan koittauak. Santanderren eta plaian beltz, bel-be-bel-beltz dana, danak joan eta jatekorik ez eta danak hantxe akaau. Hantxe lurmena hantxe billau ta bajatu hantxe ta jatekorik ez eta. Belazarrak'e gogorrak dia baiña han gure [Ezkuntza] aldeko saillian akaau zian hiru. Hiru edo egongo zian itxuria eta hirurak piñuetan han zauden bertan txokuan jarri ta bertan hil, akaauta. Hillabetian...
-Hori ze urte esan dozu izan zala?
-Zienkuenta y seisa, ciencuenta y seis. Cinco seis. Pufff! Cuarenta y unuan haizia. Oin ein dau eta orduan ere...
-Trena eta bota ebana, ezta? Hor Zarautzen edo trena ez eban bota haiziak?
-Bai. kuarentayunuan bota zaban. Atzeko kotxian beratzi itto zian. Erdixan geratu zana ez zan uretara aillegau baiña bestia hondokua uretan eta atzeko buztanian zixena behera eta uretan zaudenak itto. Orduan Donostiatikan etxera etorri nitzan ni haura han zeuala.
-Zu soldau zegozen orduan?
-Bai, ni orduan begira egon nitzan eta haura azpikua ta artian etaratzeke zauden eta. Hori barixakua edo izango zan eta ni zapatuan etxera eta han zauan behera txintxilixka haura.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia