Zegama (Gipuzkoa)

Arbia ereiteko jakin beharrekoak

Arbia ereiteko jakin beharrekoak <p>Gariak lurra asko txupatzen zuen. Gero arbia ereiten zuten eta horrek on egiten zion lurrari. Arbia noiz eta nola ereiten zen azaltzen du. Arbiak lurra ondu egiten du, lekaduna baita. Arbiaren probetxua ganaduarentzat izaten zen. Arbia eta gero, artoa eta indabak ereiten ziren.</p>
Tamaina:

Gariak lurra asko txupatzen zuen. Gero arbia ereiten zuten eta horrek on egiten zion lurrari. Arbia noiz eta nola ereiten zen azaltzen du. Arbiak lurra ondu egiten du, lekaduna baita. Arbiaren probetxua ganaduarentzat izaten zen. Arbia eta gero, artoa eta indabak ereiten ziren.

Transkripzioa

-Antonio e, esan dezu arbia’re itten zenuela.
-Bai, ereiten zan ba, baiño eiten zan ba garie, ta gariek eiten zun lurra txupatu, asko, eta gero eiten zan arbie, ta itxurea arbie ganadundako ta gaiña lurre mejoratzeko.
-Arbie nola eitten zan?
-Arbie ereitten zan ba hazie, hazie rekojitzen zan ta.
-Nundik biltzen zenuen hazie?
-Hazie? Bertan etxen izaten zan.
-Bertan izaten zan.
-Bai, arbi hori eitten zien ba, soroti aldatu, aldatu o plantatu o ze esaten diozue?
-Aldau, aldau, bai.
-Ba aldau batza baten ta sei bat e, ondo, pues hola ta hak ematen zuen hazie, ta txorik jaten zuenen, ordun izaten zien komerik, txorik, txorik hazi hura jateatik, gaiztok izaten zien.
-Ze txorik jaten zuen?
-Txori, raro batzuk, uain hemen ikusten ez dienak, ta txori txiki batzuk jaten zuen hua. Ba hura hartzen gendun ta gero hura ba botatzen gendun ba, aguztun lehendabiziko egunetan. Eun jakiñek zittun hura ereiteko, este hamabi ingurue, batzuk beatzi esaten zuen, baiño beatzim indakok gaixoa harrapatzen zuen genealen, ta hamabin indakoak ya hamabiti aurrea hamabiti ba hogeiea bittarten eo hola.
-Zeatik, illargin arabera o?
-Ez, ez, ez, ez illargi ez zion beitzen, [...] ez zion beitzen behintzat illargiri.
-Ta seitik hamabiako tarte hortan ze diferentzi zeon ba, o ze?
-Ba hortxe, hortxe ta handik atzea indakok’re ez zon irabazten, hotza etortzen zan ta. Eta ia aguztun’e erditik atzea, ba hotza, hotza, ta hotzakin ez zon irabazten arbik, ordea arbie ba irabazten dona da zeakin, este bastante hotzakin, baiño arbie ereiten zan ba, ba hillen hamabi alden o hola aguztun hamabi alden o hola, ta gero iten zan ba jorratu, atxurrekin, bakandu, ta gero batzutan ale haundi haundi.
-Nola bakantzen zenuen?
-Ba eskukin raka raka raka raka raka raka raka, ta atxurrekiñ’e bai ta eskukin. Ta alea hola uzti behar, alek hola, hola.
-Ta behin bakandutakon?
-E, bai, bakandutakon ba, bakandu ta jorrautakon ba utzi ta gero juten giñen ba bakantzen ta ganaduai emateko ateratzen ia hazitzen zien garaien, ia ondo bakanduta jartzen gendun, ta gero ia azkenen ba dana atatzen, poliki poliki poliki poliki.
-Eskuz ateatzen zenuen?
-Eskuz ateatzen zan dana ta eskuz garbittu eitten zan, kutxillo batekin dana eskuz garbitzen zan. Ta gero ba, hori eitten zan e arbie, ximaurre, ximaurre zeona arbiri botatzen zion. Ta gero arbie kendutakon ereitten zan artoa ta indoabea.
-Eta arbik zer zeukala esan dezu lurrei’re?
-Mejorau itten dula arbik. Bai.
-Zearik?
-Ba nik uain izena ez dizut esango ba, arbie da ba, legubinosatakoa. Ta legubinosa danak eitten due e lurre mejoratu.
-Zeozer botatzen die lurrai o?
-Ez, ez, ez, ez, ez, ez, ez ba ez zan abonoik ta ordun ez zan beste abonoik. Ta legubinosa danak eiten due mejoratu, ta nik usten det ereitten zuela arbie ordun ba lurre mejoratzeko gehien bat, eta ganaundako, bai, ganaundako behar zan ta ereitten zan, ganadua harekin mantentzen zan negun.
-E, arbin probetxue ganauntzako izaten zan?
-Bai, bai, ganadundako izaten zan. Ta gero eiten zan ba, handi ba artoa, artoa ta indoabea. Ta artoa ta indoabea ba ondo etorten zien haien ondon’e. Lurre zenbat eta gehio abonauta zeon ba hala.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia