Bergara (Gipuzkoa)

Gariaren amaigabeko lana eta auzolanaren garrantzia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-052 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gariaren lana amaierarik gabekoa izaten zen: erein, simaurtu, jorratu, ebaki, metatu, zabaldu, jo. Galbahe handiak. "Txanketian jo". Auzolana.

Transkripzioa

- Garixa ta, orduan lan asko jeuan basarrixan e! Garixak berak badakizu zenbat lan emoten eban...?
- Garixak, akaberarik ez dauke garixan lanak! Akaberarik ez. Erein, simaurtu, jorratu, ebai, metatu, gero atzera zabaldu ta jo... Gero dornua nere akorduan etorri zan Laudatzera, lehenago galbahia zan. Galbahe haundixak izeten zien. "Artza" esaten otsen alanbrezko zer haundi batzuk. Ta hartaraxe garbittu biher gari dana. Ya nere akorduen ekarri eben gero...
- Zela esaten otsen, "artza"?
- Bai, "artza" esaten jakon galbahe haundi hari. Ta nere akorduan Laudatzen dornua ekarri eben, garixa garbitzekua.
- Zu, ama, ta zera be bazan ba, txanketian-ta joten zan ba garixa?
- Txanketia bai, harrixen, harri-losak ipinitta. Harri-losak ipintten zien banku luze baten geiñien, egur baten zerien, illaran Ta garixa ipintten zan euzkittan, igertzen, ta [han] hauts galantakin jo biher! Jo-ta [...] kendu!
- Gero gabien afari edarra.
- Bai.
- Auzokuek ez zien, ba, orduan be etortzen?
- E?
- Auzoko jentia ez zan ba orduan be etortzen?
- Ba, gari jotera gutxi; gari ebaitzera bai.
- Auzolana, ezta?
- Igittia esaten jakon gari-ebaitzeko sasoiai.
- Zelan?
- Igittia.
- Igittan...
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia