Zegama (Gipuzkoa)

Etxeko ura nondik ekartzen zuten

Etxeko ura nondik ekartzen zuten <p>Etxeko ura etxe inguruko errekatxo batetik lortzen zuten. Udan, ordea, lehortu egiten zenez, beheko errekara joan behar izaten zuten. Arropa garbitzera ere hara joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEG-009-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeko ura etxe inguruko errekatxo batetik lortzen zuten. Udan, ordea, lehortu egiten zenez, beheko errekara joan behar izaten zuten. Arropa garbitzera ere hara joaten ziren.

Transkripzioa

-Antonio e, zuk lehen esan dezu errekatxo bat pasatzen zala handik, ude bazenuen etxen?
-Etxen ure, e, errekatxo bat etortzen zan, baiño errekatxo hori ba udan eiten zan e.
-Agortu?
-Agortu, ta ordun jun ber izaten zan beheko erreka, erreka hau behiek ura eatea e hauntza ematen zien eta garbietakoa jotzeanen, lixibea izaten zan ordun, ta lixibea jotzea’re hauntza jun ber izaten zuen, bai.
-Etxetik gertu zeukazuen?
-Ez, gertu gertu ez, e, handik bostehun bat metroa, uain kamiñok dare inda ta bostehun metroa, baiño bide zahar zahar txar txar baten jun behar izaten zan handik behera.
-Itturik bazan?
-Itturrie badaula, hua zan itturrie, potzo zulo bat, ba gero jarri in zuen itturrie nik jarri nittun.
-Izenik bazun?
-Izena?
-Bai.
-E, putzu zuloa esaten zioen, putzu zuloa izena, beste itturrik han ez zan, manantialik ez zan.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia