Urnieta (Gipuzkoa)

Ur bila iturrira joateko alferkeria

Ur bila iturrira joateko alferkeria <p>Edateko ura iturritik ekartzen zuten. Iturria erreka baino urrutiago zegoen eta ez zuten nahi izaten hara joan. Ura kristalezko botilatan ekartzen zuten. Anaiak behin ebakia egin zuen ur bila joan zenean; amak sendatu zuen sendabelarrei esker: inurri-belarra, besteak beste.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-001-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Edateko ura iturritik ekartzen zuten. Iturria erreka baino urrutiago zegoen eta ez zuten nahi izaten hara joan. Ura kristalezko botilatan ekartzen zuten. Anaiak behin ebakia egin zuen ur bila joan zenean; amak sendatu zuen sendabelarrei esker: inurri-belarra, besteak beste.

Transkripzioa

-Edateko ura nundik ekartzen zan?
-Itturritik, itturria, bai. Erreka baiño urrutiyo gendun itturria. hara jun nahi ezik ibiltzen giñen. Eta txandan juten giñen ta hara jun nahi ezik ura ekartzea, baiño hara juten giñen. Eta askotan hara ez jutegatik errekakua igual. Udaran bai, udaran edan zeiken baiño negun ezin zeiken, izugarri hotza zan eta. Udaran tira baiño negun..., negun ezin zan.
-Nola ekartzen zenuten, marmitetan?
-Botilletan, botilletan. Marmitik ez gendun eta.
-Ez?
-Ez ba.
-Botillak kristalezkuak?
-Kristalezkuak, bai, bai. Egun batian nee anaiak gixajuak uretaa bialdu eta ebakiya in zun izugarriya hemen. Puxka kendu ziyon zeai. Bai, eta amak sendatu ziyon. Lehengu hoik bazekiyen ze belarrak eta ze gauzak eta. Bazekizkien eta sendatu ziyon, baiño gixajuak min hartu zun.
-Eta zer belar erabiltzen zituen zure amak, berbena belarra eta holakuak?
-Berbenakin ni ez naiz goatzen baiño txingurri-belarra ta. Hoik, txingurri-belarra goatzen naiz. Txingurri belarra, ura ematen ziguten hola katarrazua edo hola gelditzen giñanian, ur hartatik edaten gendun. Eta sendatu itten giñen.
-Eta ur bila orduan egunero jun bihar izaten ziñaten?
-Bai, klaro, egunero bihar zan ura.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia