Azkoitia (Gipuzkoa)

Soroko eta baratzeko lanak

Soroko eta baratzeko lanak <p>Barazkirik ez zuten saltzen azokan, baina baratzean egiten zuten lan. Soroak bazituzten: erdia garitarako eta beste erdia artotarako erabiltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Barazkirik ez zuten saltzen azokan, baina baratzean egiten zuten lan. Soroak bazituzten: erdia garitarako eta beste erdia artotarako erabiltzen zuten.

Transkripzioa

-Berdura eta saltzen zenuten plazan?
-Ez, ez, berduraik edo holakoik ez.
-Baratzako lanik eitten zenuen?
-Bai.
-Ze?
-Porrue ta, tipulie ta. Dana holakua.
-Garirik eta artoik eta?
-Bueno! Souak. Garie einda izeten zin. Garie ta eitten zan leheno. Enda...
-Soro asko zeukazuen etxe inguruan?
-Bai. Souek txandan ibiltzeko lau egoten zin. Garie ein ber zaneako bi zati iguel, eta artue ein ber zaneako geo beste bi.
-Diferenteak izan behar zuten, lur diferenteak?
-Lurre igula izengo zan. Iguala izango zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia