Tolosa (Gipuzkoa)

Ogiaren masa eta mahaia

Ogiaren masa eta mahaia <p>Ogiaren masa nola egiten zuten azaltzen du. Ogia egiteko, mahai berezia izaten zuten, errazagoa izan zedin masa bertan egitea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ogiaren masa nola egiten zuten azaltzen du. Ogia egiteko, mahai berezia izaten zuten, errazagoa izan zedin masa bertan egitea.

Transkripzioa

- Ta masa, berriz, iriñe. Ealki, jelki, ealki esaten giñekiun guk zean… ze esaten giñekun…? Bahia. Bai. Ta bahian zeatu, ealki, ta zea kentzen zion… Jesus, Maria eta Jose! Iriñe behera ta gaiñen gelditzen zan azala.
- Hiztuna 2: Zahie.
- Zahie, hoi da. Masa ein, gero hure, masa hure, trapu batekin tapatu ta pixkat… Bai, orduerdi baten eo eukitzen gendun ta hure eitten zan harro-harro-harro.
- Ta [hortako] ez zenduten eukitzen pusketa bat aurreko…
- Bai, hori da, orrantza txikie, pelota txiki bat, ta harrekin orrea eitten gendun. Iriñe jarri, erdin zuloa bezela jarri, ta geo hure ude botata dena biguntzen zan zea, masa hure, [pixke hure], ta geo harrekin dena orrea ein.
- Ta hortako mahai berezi bat izaten zan, e?
- Guk ze esaten giñekiun, ba… Orra-mahaie esaten [giñon], erro-mahaie esaten giñon, baiño orra-mahaie. Bai, hoi da. Bai.
- Eta nolakoa izaten zan mahai hoi?
- Hoi denak iguala ez zan izango. Geo berria in genduna diferentexeoa zan. Hau baiño luzegoa. Hau baiño haundixegoa, luzegoa, aurrenekoa behintzat, ta gero zabaleroa, ba, holakon bat eo izango zon. Baiño bere tapakin izaten zan, kutxe bat bazan bezela. Ta han ein masa ta gero, hola, zea, pillen utzi, trapu batekin tapatu, ta geo denbora puska bat utzitzen zitzaion masa horri ta hori eitten zan harro-harro.
- Ta ze bentaja zun erro-mahai horrek? Zeatik ez zan iten sukaldeko mahaien bertan? ze bentaja zun?
- Ez. Badakizu, iriñe jarri behar izaten zan; gero ude bota behar zitzaion ta, badakizu, ixkiñetatik mahai hontan… Bai, ein… ze kantidade hartzen zan. Baiño hamar-hamalau ogi igual eitten zien, ta ogik dexentek. Ta, ordun, mahaien gaiñen ta hola eitteko gaizki izaten zan. Ta hoi propio zin orre-mahai e eo erro-mahaie eo esaten giñekiun. Bai. Ta geo han tapatu tapakin ta egoten zien trapu batekin orrea´re bai, zea. Zenbatsu eingo gendun? Orduerdi bat eo. Ez dakit. Gehixeo eo hola. Ta harro-harro-harro eitten zan orre hure. Erdin zulok zittula jartzen zan orrea altxatzen zanen. Ta geo, ebaki puskek handik, ta berriz atzera gozatu ta ogie, denak ogi puskek jarri.
- Ta nun iten zenduen ogia? Orre-mahai hoi nun egoten zan? Sukalden?
- Sukalden eukitzen gendun guk. Bai, bai, sukalden, baxtar baten hure han egoten zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia