Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gariaren inguruko lanak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gariaren inguruko lanak. Zemendian (azaroan) ereiten zen eta San Pedro ostean edo batzen zen. Auzolana.

Transkripzioa

- Ta garixe ereittetik eta jasotera bittartien ze ein biher izeten zan? Lehenengo erein. Nos ereitten zan edo?
- Hori zemendixen. Zemendixe esaten jakon, ba…
- Ointxe…
- E? Ointxe saso´ [hona ezkero] akabauta egoten zien. Zemendixe esaten jakon… zemendixe deiketan jakon… Hor, Domu Santuetatik [haseran] eraitten zan. Ta gero ebai, ba, segun [egualdixa be gozua zan] edo hemen [ …] aldien be goxau, baiña hemen San Pedro oste inguruen edo hola heltzen zan hemen garixe. Eta gari-ebaten ibili gintzen, gaiñera… Beste gauza bat, guk [Leten] tiua geuken. Oin be badaukou prim… parientiak han, ezta? Primuek. Baiñe, ba… Ta lehenengo […] hemen baiño lehenao heltzen zan [Lete…] Lete, Lete aldien. Ta hara faten gintzen, ba, ebaten lehenengo hara. Ta hangue akabautakuen hemen geurera be etorten zien hona. Eta gero Untzillara faten gintzen, Untzillan be [palaziuen], e, geuken tia bat geuken, aitten arreba bat, ta hara be gero faten gintzen. Han beranduao, ostera. Hola ibiltten gintzen.
- Bai, alkarri lagunduaz…
- Bai, bueno! Alkarri asko lagunketan jakon, e! Oin baiño gehixao.
- Bai?
- Oin [hala be] ihes eitten dou […] ikusi ezkero. Ihesi ez dou eitten, baiña enfin, entendiduten da, ezta?
- Bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia