Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzolana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Auzolana noiz eta zertarako. Aitarekin askotan lan egindakoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta alkarri zetan… gari-lanetan ta gero aparte ze beste lanetan [lagunketan] zan?
- Bueno, aparte ez zan hainbeste lagun… bedarra ebaten-ta be bai iños falta eitten badau, ba, bedarra ebatera iños faten nitzen batera ta bestera. Ta ni jornaltxue [txupetan] be asko ibili nitzen. [Teillanda] badakizu zein dan, ezta?
- [Teillanda]? Han behien?
- Han behien, bai.
- Han Untzillan zuluen?
- Bai. Ni han askotan ibilitta nao bedarra ebaten, e! Ta beste leku askotan be bai. Hemen etxien egon nitzen denporan, e! Ta gero be bai. Ni ta beste asko, e! Baiñe normalien, jeneralien, izeten zan lagunketan, ba —ze esango dotsut, ba, nik—, ba, gari-eraitteko denporie. Eraitten be bai, e! Nire ama Itturbekue zan. Badakizu nun daon, ezta, Itturbe? Nere ama hangue zan, ta gari-eraitten be, ba, iños faten zien [udarako lagunak]. Ganauak [makal…] eukenien edo priseka ebizenien edo iños faten nitzen hara be. Bai, gari-eraitten be bai, baiña bestela ez […] beste [lanik], normalien ez zan eitten. Bai, basuen egurren bat bota [biher bada], egurren batzuk bota bihar badie edo ekarri edo erun edo…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia