Eskoriatza (Gipuzkoa)

Baserri ingurua nolakoa zen; bideak

Baserri ingurua nolakoa zen; bideak Baserri ingurua dezente aldatu da. Lehenago bi bizitzakoa zen; duela gutxi kendu dute etxeetako bat. Ingurua nolakoa zen; bideak. Zer landatzen zuten soroetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-032-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserri ingurua dezente aldatu da. Lehenago bi bizitzakoa zen; duela gutxi kendu dute etxeetako bat. Ingurua nolakoa zen; bideak. Zer landatzen zuten soroetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeure akorduan zeure basarrixa edo basarri ingurua zelakua zan? Asko aldatu da edo…?
- Bai, bastante aldatu da. Etxie be, etxie be bi bizitza zan eta oin aldamenekue jausten edo euen ta, ba, ha kendu ein dotsie ta bakarrik geratu da etxie. Bai.
- Eta ingurua?
- Bai, berdin antxien dau.
- Bai?
- Bai. Lehen automobillik-eta ez zala allegetan, ez zalako […]. Oin, oin danera allegetan da ta, klaro…
- Bestela paisajia, hemen Bolibarko…
- Paisajia? Oso politte.
- Bai, paraje oso ederra. Baiña lehenau bihar bada, ez dakit, ez? Labratzeko…
- Landute! Lehenau dana landute ta oin dana zelaixe.
- Berde…
- Oin berdie, berdie dana. Bai.
- Ta lehen, orduan, ze zian, solo haundixak?
- A! bai, bai, dana landute egoten zan! Artue, babie, garixe, erremolatxak, patatak, babak… horrek danok.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia