Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gariaren inguruko lanak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gariaren inguruko lanak. Gari-lasto azaoak argia emateko. Gari-jotzea larrainean egiten zuten. Gari-jotzeko eta gari-garbitzeko makinak.

Transkripzioa

- Ta garixe gero larriñien esan dozu…
- Larriñien.
- Ta han ze eitten zauien larriñien?
- Larriñien, garixe ekarten geuen ta garixe erdittik moztu itten zan. [Han] aparatua —ondion badao kamaran ondio— [trango] baten ebaten zan ta ha lastue, lasto sikue, lasto erretxistue deiketan jakon hari.
- Zelan?
- Erretxistue.
- Erretxistue…?
- Erretxistue deiketan jakon hari. Euki goguen ondo, e!
- Bai…
- Hari deiketan jakon. Bai? Ta ha kamarara eruten zan. […] siku-sikue [osuen], e, lastue. Ta haikin lastuekin jende asko kalera bajaketan zan hor goittik gabien illundutakuen ta [goixetarra] ta, jende asko illuna auenien haikin lastuekin ibiltten zan, [haik goixen] hartu [dobla] antxien —klaro, […] eitten badozu, noberana etorten da, baiña— pixkat hola zera antxien hartu ta haikin kalera jantie. Hemen bidien jente asko faten zan, e! Linternak be nahikue ez auezen ta…
- Sue emunde…
- Sue emunde.
- Antortxa moduan.
- Bai, e?
- Bai, bai antortxa moduen. Bai, bai, bai. Horixe. Hemen guretik, hemen guretik kalera fateko guk ez geuen usetan, ezta? Baiña bai. Ta gero bestie larriñien zabaldu itten zan bestie. Larriñien zabaltzen zan ta trilluaz ganauekin, ba, hari harixe… aliek atara, aliek atara hari [ein biher jako]. Larriñe esaten jakon hari, geuk larriñen zera deiketan gontsen; beste batzuk […] deiketan otsien, larriñe. Ta gero [makiña]… pillatu eitten zien harek garixek danak pillatu eitten zien gero. Guk makiña txiki bat bageuken. Guk bakarrik ez, e! […] eta sozio geuken makiña bat. Eskuekin ebai ta, ba, batek gaiñera bota lastuok —klaro, alkotzak [deiketan jakon hari]— ta alkotzak, lastue, alde batera ta gari-alie bestera garbi [urteteko]. Baiñe ikusitte dauket [Billerlen]. San Inazio egunetan gu faten gitzen, urtero faten nitzen, ba, Billerlera —bueno, [hemen etxien, fabrikan ez nebillen denporan emoten osten jai]. Faten nitzen, bai, ta Billerlen ikusitta dauket [larriñek in] bai, e? Ta [haxetan] sardie sartu ta [jo…] ta alkotza noberaana ta alie bestera. Ikusitta dauket neuk!
- Orduen makiñaik ez auken haik…
- Haik ez euken makiñaik! Han ez euen makiñaik. Haik behintzet ez, e! Han etxien. […] eukiko euen. Guk bageuken makiñie, […] bat, hola, polea bat euken ta [polea hari erein noberak]. Ta gero etorri zien garixe joteko makiñak gero etorri zien. Ebatekuek be bai. Ni soldautzatik etorri ezkero ya euki dou makiñie. [Hirun artien euki geuen]: […go] Julianek, [Basarraldek] eta geuk euki geuen makiñie euki geuen. Joe! Ha [gozau] itten zan! Ha zan…Bueno…! Ha zan…!
- Haikin samur, e?
- Ta harekin metaik be ez zan itten harekin. Sueltuen, ha lotu be ez zan eitten. Sueltuen etxera ekarri, pixkat siketan zanien kaja baten ipini ta gero, ba, horreik gero… gero joteko makiñie, […] makiñie, […] makiñie… Ta lehenengotan beste [makinari] txiki batzuk etorri zien, lehenengo, haik ez euen lastue kamarara jasoten. Baiñe gero etorri zien haundixauek, haundixek, ta haik makiñak tubuekin lastue kamarara jasoten euen. Ha “coser y cantar” zan!
- “Coser y cantar”, e?
- Berak jasoten euen dana!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia