Oiartzun (Gipuzkoa)

Bileratik etxerako bidea

Bileratik etxerako bidea <p>Hamalau urterekin-edo hasi ziren bilerara joaten. Aitak, erretiratzeko, txistu egiten zien. Mutilak beti prest egoten ziren etxera laguntzeko, baina berak nobioa arrebaren bitartez egin zuen, bi ahizpak bi anaiarekin ezkondu baitziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-017-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamalau urterekin-edo hasi ziren bilerara joaten. Aitak, erretiratzeko, txistu egiten zien. Mutilak beti prest egoten ziren etxera laguntzeko, baina berak nobioa arrebaren bitartez egin zuen, bi ahizpak bi anaiarekin ezkondu baitziren.

Transkripzioa

- 'Ta noiz hasten ziñazten billerea 'ta? Ze garaikin hasten ziñazten billerea joten 'ta?
- Ba! Batzuk goiz 'ta bestik berrriz, beranduxio 'ta.
- Zu nola hasi ziñen? Gotze al za? Lendabiziko aldiz billera jon ziñanin?
- Zembat, billera jon nitzanin zembat urte izango nittun ba... Hamalau bat urte 'ro.
- Bai, e?
- Bai, izango nittun seuraski. Guk atta zintzua genun (...) 'ta gaiña goiz itxea!
- Xixto itten zun harrek?
- Biño harrei eskapo itten geniyon!
- Eskapo...
- aiy hai! Itxea jon 'ta sermoiyin! Ai hai! 'Ta kuartoa jon 'ta izorrai!
- 'Ta ze ordutan... Billera ze ordutatik ze orduta izaten zen?
- Bilera? Pos...Urtiak... Jakiñak... Arrasaldin hasiko zen bostak aldin 'o hola. soiñua jotzen 'ta.
- Bostak aldin. 'Ta geo? Geldittu?
- Geldittu? Ilundu 'ta auro xamar. ongi, ongi.
- Geo ez zenuten bire asko itxea...
- Uan gabez dia fiestak, e! Toki gehiyenetan. Biño ordun hala izaten zin.
- Geo itxea ez zenuten bire asko! Oinez juteko!
- Bertan!
- Bertan!
- Bertan guk!
- 'Ta mutillak launtzen al zizuten?
- Haik pozik! Utzi ezkeo.
- Ez al zeniyon uzten?
- E?
- Ez uzten mutillai?
- Nahi genunik ez, behintzat. Aukeran... Aukera faltia ez zen 'zaten ordun! Edadi haitan! Ezkontzik 'e ez gotzen gaiña.
- 'Ta geo gizona izango zena, 'ta billeran izautu al zenun?
- E?
- Nobiyua nola in zenun?
- Nobiyua ez. Be arreban itxea. Be arreba zen ne koiñata, ne anaiyakin ezkondua. 'Ta hara joten nitzan ni 'ta hua 're bai 'ta hara! (...)
- 'Ta zer zazte, bi senide beste bi senidekin? Hara!
- Denak hillak. 'Ta pizkorrena neone. Saltsako...
- 'Ta nongua zen gizona?
- E?
- Aranangua zen?
- Bai. Bai.
- A...! Horregatik zu hara ezkondu!
- Bai.
- 'Ta ezkondu 'ta han bai al zin senide gehiyo zu ezkondu ziñanin?
- Bai.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia