Usurbil (Gipuzkoa)

Irinaren kontrabandoa Usurbilen

Irinaren kontrabandoa Usurbilen <p>Miren JoneK berak ogia egunero egiten zuen etxean. Andatzatik egurra jaisten zuten eta kontrabandoa ere menditik barrena egiten zuten. Handik lortzen zuten irina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Miren JoneK berak ogia egunero egiten zuen etxean. Andatzatik egurra jaisten zuten eta kontrabandoa ere menditik barrena egiten zuten. Handik lortzen zuten irina.

Transkripzioa

-Ordun bitartian iriña ez dakit nundik ekarriko zun gure osaba horrek, etxian egiten gendun ogiya, nik ikasi nun ogiya iten, eunero iten nun nik ogiya etxian.
-Egunero?
-Bai, egunero, egunero, egunero. Kaleko Maria ez dakit zuk goatzen zean, Joxe Kale-ta zerra zuenak, ta haren arrebak, noski, Joxe Kalek ordun eukitzen zun egurra.
-Joxe: Andatzatik.
-Bai, Andatzatikan egurra. Bai, Etxetxo inguru hortan. Eta ordun kontrabandua hemendik barrena ordun, noski. Kalian ez zeon ibiltzeik, dana fiskatuta zeon, aotomoillakin ez zeon pasatzeik eta ezerre ta harrapatu iten ziñuen eta, mendiz. Eta ordun harek iriña nahikua ekartzen zun, Parrilla [...] hor zebillela. Eta ekartzen zun kontrabandua, eta Mariak ogiya iten zun etxian. Kaleko Mariak iten zun ogiya etxian. Ta dozenerdi bat lagun izango zian, baiño ogiya iten zun etxia ordun zan, bueno!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia