Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ogia egitearen inguruko kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ogia nola egiten zuten. Errotak. Errotan sozio ziren. "Labako sua" zapatuetan egiten zen. Ogia egiterik ez zegoenean, aldameneko baserrikoei eskatzen zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, ogixe, etxien bertan eitten zabien, edo?
- Bai, etxien. Bai, ogixa betik in zan etxien. Etxien ogixe… Errotabarrira eruen. Guk […] hemen auzuetako jentiak eta [Tellaldera] faten zien. Baiña [hemen], Errotabarrin be baeuen, oin Errotabarri badakizue nun dauen?
- Bai.
- Hor be baeuen errota bat baeuen, baiña gu sozio gitzen, 40 lagun edo gintzen sozio, [Boliñarten], oin hori dauen lekuen, oin Fagorra dauen lekuen euen errota bat. Gu sozio gitzen. […] astuakin mutikuak eruen ta han errotarixa euen, han bertan etxien zer bat euen, etxien bizi zien, ta Paulo […], Juanito […] eta tio zan, […] aittajunen anaia zan, Paulo. Bai, Paulo errotarixa. Harek joten oskun ta berak karrietan oskun eta gu etxera!
- Uruna kargau ta etxera.
- Pagau biherrik ez geuen eukitten, sozio gintzen, ta aurretik etxera [ekarri]. Ta ogixa etxien, jeneralien, ba, zapatutan itten zan laba-sua, laba-sua deiketan jako.
- Aste osorako edo zela itten zauien?
- E?
- Zapatuen in, ogixe?
- Bai, aste guztireko.
- Aste guztireko.
- Aste guztireko jeneralien. Eta, eta aillegetan ez bazan zerbaitteatik, faltetan bazan, bezinuana faten nitzen eske. Uste dot hori […] Apotzagan be hori uste [juat], e? Uste dot behin entzunda daukat Pedro […] Apotzagan be itten zala hori, e! Falta zanien…
- Beziñuana.
- Bezinuana fan. Ta ogi bat edo, ogi bat ekarri eta gero, ba, [bezinuek…]. Ta ogixa ekarri, ta, ba, gero itten zanien, noberak itten euenian, ba, hartu eta entregau barriro beste ogi bat, antzerako bat, pisau eta ezebez, antzerako bat. Ta igual hareatik edo honeatik, zeozeatik igual, ba, ezin in izaten zan [hurrengo] zapatuan, in eziña […] zan, ta aillegetan ez zanien, ba, […] fan biher, bezinuana fan bihar dok. Eurak be etorten zien, geu be bai, ba, normal.
- Bai, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia