Azkoitia (Gipuzkoa)

Miserikordia

Miserikordia <p>Berak Miserikordian ikasi zuen; baina gaur egun mojek gaixoak zaintzeko bakarrik erabiltzen dute egoitza hori. Esnea banatu eta ikasi ahal izateko hasi zen Candida Miserikordian ikasten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berak Miserikordian ikasi zuen; baina gaur egun mojek gaixoak zaintzeko bakarrik erabiltzen dute egoitza hori. Esnea banatu eta ikasi ahal izateko hasi zen Candida Miserikordian ikasten.

Transkripzioa

-Gero esan dezu Martirittako eskola utzita gero...
-Mixerikordiara. Mixerikordia esaten zitzakon ordun. Oiñ Residentzia esaten zako. Oiñ, gaiñera, haiek eztee eskolaik ematen, oiñ monja haiek geixuekin bakarrik zera eitte-ye. Geixuak eta etxeik eztaukenak, jasota dauzkenak eta. Han ingresauta dauzken jentiakin bakarrik zera eitte-ye. Baiña ordun eskolie eman eta gero gaiñea bat enfermerie ere bazan, enfermeriko sala txiki bat ere bazeuan, kanpotik jundakuei kurek eta, belarriek garbiu ta holako gauzek e itten zittun monja batek.
-Zu hasi ziñen Mixerikordiara, zeatik? Esnea eraman...
-Bai bai. Kaletiken esnia, lalea guk esnie ekartzen giñuzen bezeruei, ta bestela amak eo baten batek etorri in ber izaten zun haura eittea, eta gu puxkat hasi giñenien haiek eitteko modukuk eo hasi giñenien ba guk itten gendun esniek ekarri, bezeruei eman eta eskolaa jun. Bi lan tiro batekin, esate-an bezela.
-Hori da.
-Hola ibili giñen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia