Berriz (Bizkaia)

Gaur egungo behartsuenak garai bateko aberatsenen pare

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garai batean markesak edo pertsonarik aberatsenak baino hobeto bizi dela gaur egungo miserableena dio. Orduan ere baziren etxejabeak, umeak ordaindutako eskolara bidaltzeko gaitasuna zutenak, adibidez. Baina gosea pasa gabeko gutxi egongo zela uste du. Baserrian txerria hiltzen zen eta harekintxe bizi. Ogia etxean egiten zen hamabost egunerako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehenago Markesak baiño, lehenago aberats-aberatsak baiño, oin miserablerik haundidxena hobeto bizi da.
-Bai? Markesak baiño? Berrizeko Markesie ta honek baiño?
-Bai. Ba… Harek be… Bueno, beren etxien ondo biziko zan, baiña… Oin nik jentie aberatsago ikusten dot. Orduen ogi zatidxe botatie pekatu mortala izeten zan, ta oin ikusten dozuz iluntzidxetan zakuen, basurara botateko.
-Baiña ordun be egongo zan etxe… esan gure dot, baserridxetan be aberatsik eta ganau askodunek eta basuek eta...
-Bai, euezan jente.. eukienak, bai, etxaunek eta, errentarik pagau biherrik ez eukienak eta. Horrek bai. Horrek [...] izeten zan. Eukenak, orduen be, eukenak beti [eukiko eban mejoratxue], ba, herriko eskolara juen biherrien handik Durangora, pagaute, ta beste modu baten.
-Esan gura dot, biharra, biharra, lehen, asko, baiña baten batzuk, gosie be ez abiela pasauko, orduen sasoien be...
-Bueno, gosie... pasau bako gitxi egongo zan, e. Oin, ez dot esaten pobrien moduko… badakizu, konparaziñoan, geu zortzi neba-arreba izen giñen, ta, ba, iñor eitteko be ez, ta zertzeko be ez, ta basarridxen bizi zan apurre, urtien txahaltxo bat hartu ta saldu ta harixi begire, beste txarritxo bat hazten bazan… ta danen artien laurden bana edo, txarri laurden bana edo, lauren artien-edo hil ta haixe. Ta morzillak ein ta ein ta ein ta ein ta […], porrutan ta kipulatan sartzen otsien, sartu ta sartu ta sartu ta sartu. Eta harexekin bizi. Baiña labako sua ein, etxien ein labako sua ta ha ogidxe hamabost egunien edo, begiratu begiratu […].
-Gogorra egoten zan azkenerako?
-Gogorra egoten zan, baiña… gosientzako gogorrik ez eguen!

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia