Berriz (Bizkaia)

Amabirjinaren egunean gonbidatuak etxean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gabonak nahiko polito pasatzen zituzten, txerria edo konejuak hiltzen zituzten eta. Amabirjinaren egunean gonbidatuak izaten ziren baserrietan. Euren amaordea Larrabetzukoa zen eta handik etortzen ziren gonbidatuak eurenera. Zer jateko izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta Gabonetan ta?
-Ez, Gabonetan politto. Hiltten abien txarridxe edo konejuek edo zeozer.
-Gabonetan?
-Bai.
-Ariñago ez, San Martiñetan edo ez?
-Ez, ez. Ta Amabirjiñien egunien be, [...] auzuek erueten abiezan konbidauek. Ipintten abien baba zuridxe txorizuagaz ta sahieskidxagaz ta ipintten abien. Morzilla batzuk be ein, ta manietan zien. Ze gurien be gure ama, madrastie, Larrabetzukue zan, ta handik etorten zien inbitauek. Etorten zien. Baiña oingo moduen ez! Baba zuridxe, saiheski zatitxo bateaz ta beste oillasko bat edo konejon bat edo hiltten bazan… bazan… baeuen. Ta arrautza tortillie ta eindekue ta aberatsen kontuek! Gehidxen be, arrozkonletxie ein, ta haxe ipini galdarie bete, ta baba zuridxe edo. Garbantzue izeten bazan be, garbantzue lantzien behingo jatekue, erosi eitten zan ta. Lehenago jentie pobre bizi zan, e! jesus!

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia