Lizartza (Gipuzkoa)

Nafarroako galirina

Nafarroako galirina <p>Ogia egiteko galirina erabiltzen zuten. Arto-irina, berriz, taloak egiteko. Nafarroako galirina erabiltzen zuten (Lekunberri, Noain... aipatzen ditu). Irina errazionamenduan omen zegoen, eta herri bakoitzari hainbesteko bat zegokion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-012-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ogia egiteko galirina erabiltzen zuten. Arto-irina, berriz, taloak egiteko. Nafarroako galirina erabiltzen zuten (Lekunberri, Noain... aipatzen ditu). Irina errazionamenduan omen zegoen, eta herri bakoitzari hainbesteko bat zegokion.

Transkripzioa

- Eta ze irin erabiltzen zenuen?
- Iriñe? "De trigo, de trigo, harina, harina". Ibiltzen gendun zea artoana, baiño talok itteko ta hola, etxeako talok itteko ta.
- Saltzeko beti garina?
- Ogie itteko garina, bai.
- Eta nundik lortzen zenuen?
- Ba hoi guri ekartzen ziuen Naparrotik, Pamplona inguruko herri hoitatik. Batzutan Lekunberrin'e bazan fabrike bat, hortik zaku batzuk ekartzen zien noizin behin. Klaro, hoi hoi izaten zan ordun iriñe're razionamentun bezela-o ta kamionan segun nun kargatzen zuen, harek ekartzen zun, bueno ba Lizartzako [...] txoferrak jakiten zun, bat-o bi-o hiru-o zenbat izango zien ta hala etortzen zan, batzuk Pamplonatik bestea Noaindik, bestea Naparroko, Naparroko herri koskor hoitatik, bertatik.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia