Pello Garaikoetxea Gibelalde

Lizartza (Gipuzkoa) (1930)

Biografia

Garaikoetxean jaio eta bizi izan zen 36 urte arte. Lizartzakoak zituen gurasoak, Miguel eta Vitoriana. Azken hau, autobus-gidaria zen eta Orexatik Tolosarako bidea egiten zuen. Gurasoek, okindegia, jatetxea eta denda zituzten etxe azpian, 'Fonda Larreanea' izenpean. Hantxe hasi zen Pello gaztea zela ogia egiten. Atallun ere pasa zuen urtea bertan jarritako okindegi batean lanean. Zazpi senidetan bigarrena izanik, oso gazte hasi behar izan zuen bere kontura lanean, eta, 13 urterekin, Tolosako Larramendi kaleko 'Uzturre' garajean hasi zen mekaniko gisa. Gerora, Andoaingo eta Txaramako garajeak ere ezagutu zituen, kamioiak eta eskabadorak konpontzen aritu baitzen. 40 urte inguru pasa zituen lanbide horretan, eta oso gertutik ezagutu zuen garraiobideen mundua. 36 urterekin, Mari Paz Armendariz Laplace irurarrarekin ezkondu eta Tolosan jarri zuten bizitokia. Handik Anoetara aldatu zuten etxea, eta azken urteak Iruran pasa dituzte. Bi alaben aita da.

Zintak

KodeaDataProiektua
LIZ-012 2011 Lizartzako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gaztetatik ogia egiten aitarekin... Bideoaren ikonoa
2 Nafarroako galirina Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Ogia maindirean bildu, hobeto kontserbatzeko Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 100 kiloko bi-hiru zaku gari-irin egunean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Ogia egiteko goiz jaiki beharra Bideoaren ikonoa
6 Esnezaleak fondara Bideoaren ikonoa
7 Beste okindegi bat herrian Bideoaren ikonoa
8 Atallun okindegia hartu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Mekaniko osabaren garajean Bideoaren ikonoa
10 Motoa erosi Bideoaren ikonoa
11 Tolosako garajeak Bideoaren ikonoa
12 Aitona eta ama autobus gidariak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Tolosako feriara Bideoaren ikonoa
14 Garai bateko autobusa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 16 urterekin autoa gidatzen hasi Bideoaren ikonoa
16 Gidabaimena ateratzeko azterketa Bideoaren ikonoa
17 Ogia etxez etxe banatzen Bideoaren ikonoa
18 Orexara ogia eta posta eramatera Bideoaren ikonoa
19 Larreanea Fonda Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
20 Fondako giroa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 Andregaia tabernan ezagutu Bideoaren ikonoa
22 Lizartzako inauteriak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
23 Hamabostean behin, soinua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
24 Tolosako zinemak Bideoaren ikonoa
25 Lagunartean, hika Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
26 Hainbat herritan bizitakoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia