Lizartza (Gipuzkoa)

Garai bateko autobusa

Garai bateko autobusa <p>Garai bateko autobusak nolakoak izaten ziren, bidaiaren prezioa, geltokiak non ziren... Lizartzako autobusak 30 lagun ingururentzako lekua izaten zuen. Jendea zutik ere joan ohi zien. Gainaldean, parrilla izaten zuen saskiak-eta uzteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-012-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai bateko autobusak nolakoak izaten ziren, bidaiaren prezioa, geltokiak non ziren... Lizartzako autobusak 30 lagun ingururentzako lekua izaten zuen. Jendea zutik ere joan ohi zien. Gainaldean, parrilla izaten zuen saskiak-eta uzteko.

Transkripzioa

- Ta esan dezu autobusak ziela oain baiño itsusigok eta diferentegok. Nolakok zian?
- Ta ttikigok! Ttikigoak eta [...] ordun ba, zenbat zea izango zuen gaiñea, zenbat, ze kabida izango zuen autobus hoik? Hoita hamar batentzako hola? Autobusak ttikik zien, geo hasi zien pixkana.
- Ta zutik juten zan jendea autobus barrun?
- Jesus! Bai. Oaingo kontuik ez zeon. Oain eaman behar, zuti, [...] botako lizuke, joder. Eseita. Zuti're ordun bai "de todo, de todo". Eseita, zuti.
- Ta gerrikoa lotzeko?
- Ez zan ezer'e ordun. Ordun ez zan, oain, oaingo berrik die, traste berrik.
- Eta baten batek aberek eta eamaten baldin bazitun saltzea, hoik nun sartzen zenun?
- Saltzea, hoi kamionetan, kamioneta txiki hoitan.
- Autobusen ezin zan animaliak?
- Ez, ez, ez. Autobusan eamaten zendun "lo único" gaiñen, autobusan gaiñen eamaten zun ba parrilleo bat bezela izaten zun hola, gaiñen. Ez eroitzeko kostauta ta izaten zun ba arrautzek, saskik eta baserriko gaztak-eta, ze eamaten zun feria ba saskik gaiñen.
- Hoi zan maleteroa esaten zaiona tetxun?
- Maleteroa? Gaiñen dena, ordun maleteroa kotxeak izaten zun bakarrik, bai.
- Ta zenbat balio zun biaje batek, billeteak?
- Lizartzatik Tolosa? Zenbat balioko zun? Ez dakit ba nik, bi pezta? Holakon bat.
- Ta nun zan parada? Geltokia nun zan autobusea iyotzekoa?
- Iyotzekoa? Han Lizartzan, gue etxe ondon ta biren'e bazien beste batzuk, Txaraman ta. Ta Tolosan, berriz, zun fijoa Plaza Zaharra aittu izandu al dezu behiñ'e? Plaza Zaharra? Lehen aiuntamientoeko plaza. Han, hantxe zun parada.
- Hareaiño iristen zan?
- Parada bai. Harea aillatu, hustutakon buelta emanda jartzen zun berriz bertan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia